Beste behin, Geurien be bai egitasmoa aurkeztu du Bermeoko Udaleko euskara zerbitzuak, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Geurien be bai ekintzaz beterik dator aurtengoan be. Batetik, herriko hainbat elkartegaz ekimen zehatzak bideratuko dituzte euren beharrizanetara egokituta; bestetik, Bermeoko telefonoek euskaraz berba gehiago egiteko kanpaina jarriko dute martxan. Herriko elkarteekin urteko nondik norakoak eta konpromisoak aztertu dituzte eta hori horrela, eta elkarteetako arduradun eta solaskideekin egoera aztertuta, hiru ekimen proposatu dituzte Euskara Zerbirtzutik. Batetik, Erroxape emakume elkarteak antolatzen dituzten ikastaroetan euskara txertatu nahi dute; elkartean euskara gehiago erabiltzeko, ikastaroak euskaraz egion daitezkeela ikustarazteko eta euskaragaz lotura ez daukaten beste gai batzuk euskaraz lantzeko asmoz. Horren harira, ihesaren inguruko hitzaldi bat antolatu dute azaroaren 18rako. Hitzaldia kultur etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Hori guztia posible izan dadin, ordubeteko bi saio egingop dituzte, Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bdieratuta. Bestetik, Demiku jubilatuen elkartekokein berba egin ostean, euskara lantzeko ikastaroak jartzea proposatu nahi diote Euskara sailekoek. Izan be, «sarritan helduek berba egiteko gaitasuna daukate, baina irakurtzeko eta idazteko orduan zailtasunak izaten dituzte askok». Hori dela eta, irakurmena, idazmena eta Bermeoko euskararen prestigioa landuko dituzte. Demiku elkarteagaz egingo duten lehenengo saioa azaroaren 16an izango dela aurreratu dute. Azkenik, ikastetxeetako guraso elkartekoekin hizkuntzen erabilera aztertu gura dute eta euskara [...]
Oscar Gangoiti (Bermeo, 1963) bermeotarrak El arquitecto del tiempo liburua kaleratu barri du. Gangoiti Finantza aholkularia da lanbidez, baina emazteagaz apustu bat egin ostean, 800 orriko lehen liburua argitaratzea lortu du. Bere lehen lana herrian aurkezteko aukera izan du, eta «esperientzia polita» izan dela adierazi du. Zer aurkitu dezake irakurleak kaleratu barri duzun liburuan? Zientzia-fikziozko eleberria da; ezberdina. Fiskziozkoa izan arren, ez du fantasia ukitu larregirik. Estilo literario asko dituen abenturazko kontakizuna da. Nobela historikoaren ukitua be badaukala esango nuke. Manifestu ekologista da, abenturazko kontaketa dela ahaztu barik. Batez be, garrantzi handiko mezu sakona du. Gainera, abenturazko kontakizuna izan arren, amaiera kezkagarria eta esanguratsua du; izan be, kontatzen dudana benetakoa izan daiteke. Baina hori, irakurlearen eskuetan lagako dut; hain zuzen be, beraiek duten sinesteko irrikan. Batzuek nobela bateko hipotesitzat izango dute; beste batzuek, ostera, «eta egia bada, zergatik ez?» pentsatuko dute. Zein da mezu sakon eta garrantzitsu hori? Ezingo nuke esan, horretaz irakurlea ohartu beharko da. Mezu horren nondik norakoak esango banitu ez luke graziarik eukiko; gainera, nire iritzi soila izango litzateke; orotariko soluzioak ditu liburuak. Azken finean, kontatzen ditudan istorio guztiak ahalik eta benetazkoenak izaten saiatu naiz. Izan be, istorio guztiak kontzeptu zientifikoetan oinarrituta daude; alegia, fisikari batzuek onartutako [...]
Beste behin, Mundakako Udalak ume zein helduentzako kirol zerbitzuak eskainiko ditu. Besteak beste, mantentze kirolak eta udal kirol eskolak izango dituzte herritarrek aukeran. Bestalde, aurten be kirola eta jarduera fisikorako orientazio eta aholkular...