`Geurien be bai´ egitasmoa ekintzaz beterik dator
Beste behin, Geurien be bai egitasmoa aurkeztu du Bermeoko Udaleko euskara zerbitzuak, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Geurien be bai ekintzaz beterik dator aurtengoan be. Batetik, herriko hainbat elkartegaz ekimen zehatzak bideratuko dituzte euren beharrizanetara egokituta; bestetik, Bermeoko telefonoek euskaraz berba gehiago egiteko kanpaina jarriko dute martxan. Herriko elkarteekin urteko nondik norakoak eta konpromisoak aztertu dituzte eta hori horrela, eta elkarteetako arduradun eta solaskideekin egoera aztertuta, hiru ekimen proposatu dituzte Euskara Zerbirtzutik. Batetik, Erroxape emakume elkarteak antolatzen dituzten ikastaroetan euskara txertatu nahi dute; elkartean euskara gehiago erabiltzeko, ikastaroak euskaraz egion daitezkeela ikustarazteko eta euskaragaz lotura ez daukaten beste gai batzuk euskaraz lantzeko asmoz. Horren harira, ihesaren inguruko hitzaldi bat antolatu dute azaroaren 18rako. Hitzaldia kultur etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Hori guztia posible izan dadin, ordubeteko bi saio egingop dituzte, Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bdieratuta. Bestetik, Demiku jubilatuen elkartekokein berba egin ostean, euskara lantzeko ikastaroak jartzea proposatu nahi diote Euskara sailekoek. Izan be, «sarritan helduek berba egiteko gaitasuna daukate, baina irakurtzeko eta idazteko orduan zailtasunak izaten dituzte askok». Hori dela eta, irakurmena, idazmena eta Bermeoko euskararen prestigioa landuko dituzte. Demiku elkarteagaz egingo duten lehenengo saioa azaroaren 16an izango dela aurreratu dute. Azkenik, ikastetxeetako guraso elkartekoekin hizkuntzen erabilera aztertu gura dute eta euskara [...]
Beste behin, Geurien be bai egitasmoa aurkeztu du Bermeoko Udaleko euskara zerbitzuak, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Geurien be bai ekintzaz beterik dator aurtengoan be. Batetik, herriko hainbat elkartegaz ekimen zehatzak bideratuko dituzte euren beharrizanetara egokituta; bestetik, Bermeoko telefonoek euskaraz berba gehiago egiteko kanpaina jarriko dute martxan. Herriko elkarteekin urteko nondik norakoak eta konpromisoak aztertu dituzte eta hori horrela, eta elkarteetako arduradun eta solaskideekin egoera aztertuta, hiru ekimen proposatu dituzte Euskara Zerbirtzutik. Batetik, Erroxape emakume elkarteak antolatzen dituzten ikastaroetan euskara txertatu nahi dute; elkartean euskara gehiago erabiltzeko, ikastaroak euskaraz egion daitezkeela ikustarazteko eta euskaragaz lotura ez daukaten beste gai batzuk euskaraz lantzeko asmoz. Horren harira, ihesaren inguruko hitzaldi bat antolatu dute azaroaren 18rako. Hitzaldia kultur etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Hori guztia posible izan dadin, ordubeteko bi saio egingop dituzte, Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bdieratuta. Bestetik, Demiku jubilatuen elkartekokein berba egin ostean, euskara lantzeko ikastaroak jartzea proposatu nahi diote Euskara sailekoek. Izan be, «sarritan helduek berba egiteko gaitasuna daukate, baina irakurtzeko eta idazteko orduan zailtasunak izaten dituzte askok». Hori dela eta, irakurmena, idazmena eta Bermeoko euskararen prestigioa landuko dituzte. Demiku elkarteagaz egingo duten lehenengo saioa azaroaren 16an izango dela aurreratu dute. Azkenik, ikastetxeetako guraso elkartekoekin hizkuntzen erabilera aztertu gura dute eta euskara erosoago erabiltzeko erremintak eta bideak emon. Bestalde, Bermeoko telefonoek zein hizkuntzatan berba egiten duten jakin nahi izan dute eta horretarako, herritarrekin harremana duten erakundeetara deitu dute. Guztira, 100 dei baino gehiago egin dituzte; euskaldun gehienek telefonoa euskaraz hartzen duten arren, beste batzuk ez. Gainera, erantzungailu automatikoek ez dakitela euskaraz azaldu dute. Hortaz, entzun duten egoera hobetzeko, komunikazio-kanpaina antolatu dute: entzungailua euskaraz jartzeko, lehen agurra euskaraz egiteko...