Bateragune auziko epaia salatu dute sindikatuek
Bateragune auziko epaia salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean. ELAk, LABek, EHNEk, STEEk eta HIRUk deituta, hainbat langile batu dira 11:00etan Merkurio iturriaren aurrean. Epai politikorik ez. Eskubide guztiak guztiontzat lelopean, epaiak demokraziarako bidean suposatzen duen “oztopo izugarria” salatu dute.