Nagusitasunez irabazi dute Kontxako Bandera Urdaibaiko arraunlariek
Itsaso zakarragaz eta itsaso bareagaz; Urdaibaikoek ez dute aurkaririk izan Kontxako Banderan. Estropadaren lehenengo jardunaldian olatu artean hegan egin ostean, iragan domekan lehiatu zuten bigarren jardunaldia be, nagusitasunez irabazi zuten bermeotarrek. Hondarribia bigarren sailkatuari hemeretzi segundu atera zizkioten, eta 24 segundu Kaikuri. Sestaokoek, ezin izan zioten 33 segunduko aldeari buelta emon, eta laugarren postuan amitu zuten bigarren jardunaldia Tiraneko galizarren atzetik. Jose Manuel Francisco Urdaibaiko entrenatzailea «oso pozik» azaldu da garaipena lortu ostean. “Gehiago ezin dezakegu eskatu” dio. Galizako entrenatzaileak Kontxako lau bandera irabazi ditu, baina domekakoa garaipena “bereziena” izan da. Taldearentzat “urte gogorra” izan da, eta Kontxako bandera nagusitasunez irabaztea handia dela deritzo. “Taldearen arrakastarik handiena egoerari buelta emotea izan da” entrenatzailearentzat. Portugaleten liga irabazteko aukera galdu ostean, “momentu txarrak” pasatu zituzten, baina Kontxako garaipenak ezbeharra ahazten lagundu die. Franciscoren ustez, lehenengo jardunaldian “zorte” apur bat izan zuten kaleagaz, baina “talderik indartsuena” izan direla erakutsi zuten domekan. Itsaso baregaz be, urdaibaikoek “primeran» egin zuten arraunean, eta ez zioten aukerarik emon Kaikuri. Betiko moduan, sestaokoak, gogor irten ziren ihes egiteko asmoagaz. Halanda be, bermeotarrek “ondo” eutsi zuten hasierako erasoa, eta ziabogara aurretik heltzea lortu zuten. Aurretik zirela ikustean, Urdaibaiko arraunlariak hazi egin ziren, eta helmura arte aldea handitzen jarraitu zuten. [...]
Itsaso zakarragaz eta itsaso bareagaz; Urdaibaikoek ez dute aurkaririk izan Kontxako Banderan. Estropadaren lehenengo jardunaldian olatu artean hegan egin ostean, iragan domekan lehiatu zuten bigarren jardunaldia be, nagusitasunez irabazi zuten bermeotarrek. Hondarribia bigarren sailkatuari hemeretzi segundu atera zizkioten, eta 24 segundu Kaikuri. Sestaokoek, ezin izan zioten 33 segunduko aldeari buelta emon, eta laugarren postuan amitu zuten bigarren jardunaldia Tiraneko galizarren atzetik.
Jose Manuel Francisco Urdaibaiko entrenatzailea «oso pozik» azaldu da garaipena lortu ostean. “Gehiago ezin dezakegu eskatu” dio. Galizako entrenatzaileak Kontxako lau bandera irabazi ditu, baina domekakoa garaipena “bereziena” izan da. Taldearentzat “urte gogorra” izan da, eta Kontxako bandera nagusitasunez irabaztea handia dela deritzo.
“Taldearen arrakastarik handiena egoerari buelta emotea izan da” entrenatzailearentzat. Portugaleten liga irabazteko aukera galdu ostean, “momentu txarrak” pasatu zituzten, baina Kontxako garaipenak ezbeharra ahazten lagundu die.
Franciscoren ustez, lehenengo jardunaldian “zorte” apur bat izan zuten kaleagaz, baina “talderik indartsuena” izan direla erakutsi zuten domekan. Itsaso baregaz be, urdaibaikoek “primeran» egin zuten arraunean, eta ez zioten aukerarik emon Kaikuri.
Betiko moduan, sestaokoak, gogor irten ziren ihes egiteko asmoagaz. Halanda be, bermeotarrek “ondo” eutsi zuten hasierako erasoa, eta ziabogara aurretik heltzea lortu zuten. Aurretik zirela ikustean, Urdaibaiko arraunlariak hazi egin ziren, eta helmura arte aldea handitzen jarraitu zuten.
Entrenatzaileak azaldu duenez, “Portugaleteko estropadaren ostean, Kontxa zen helburu nagusia, eta ez dugu hutsik egin”. Dioenez, taldea “fresko” heldu da denboraldi amaierara fisikoki eta psikikoki. Hala, “garaipen handia” lortu dutelako zoriondu ditu arraunlariak.
Bestalde, Urdaibaiko zaleentzat eta batez be bermeotarrentzat, esker oneko berbak baino ez ditu izan Franciscok. Bermeoko zale “asko” batu ziren Donostian, eta taldearentzat “oso garrantzitsua” izan zela nabarmendu du. “Arraunlariek zale asko zeudela ikusi zuten, eta bandera etxera eroateko gogo gehiagogaz egin zuten arraunean”.
Festa Donostian hastea gura zuen entrenatzaileak, eta Donostian hasi zen Urdaibaikoen festa. Bermeoko olatu urdinak inguratuta jaso zuten bandera taldekideek; zaleen babespean. Olatu urdina, tsunami bihurtu zen iluntzean. 20:00ak aldera, Bermeora heldu ziren taldekideak, eta kamioi baten gainean herriko zenbait kale zeharkatu ostean, udaletxean egin zieten harrera ofiziala.
Franciscok azaldu duenez, “ikaragarria” izan zen. Oilo-ipurdi azala jarri zitzaion, eta negar zotinka ibili zen momenturen baten. “Ez gara harrizkoak” argudiatzen du galizarrak barre artean.
Taldekideak udaletxeko balkoian zeuden bitartean, Bermeoko herritarrek taldean geratzeko eskatu zioten galizarrari, behin eta barriz. Franciscok azaldu duenez, “denboraldia amaitu ostean” hartuko du erabaki bat.