Bizkaia Gernika errugbi taldeak 2011-2012 denboraldiko taldea aurkeztu zuen iragan zapatuan. Azaldu zutenez, iazko denboraldi bikaina hobetu gura dute, “ilusioa” mantenduz. Jose Angel Pradera taldeko presidentearen hitzetan, ez dute helburu...
Itsaso zakarragaz eta itsaso bareagaz; Urdaibaikoek ez dute aurkaririk izan Kontxako Banderan. Estropadaren lehenengo jardunaldian olatu artean hegan egin ostean, iragan domekan lehiatu zuten bigarren jardunaldia be, nagusitasunez irabazi zuten bermeotarrek. Hondarribia bigarren sailkatuari hemeretzi segundu atera zizkioten, eta 24 segundu Kaikuri. Sestaokoek, ezin izan zioten 33 segunduko aldeari buelta emon, eta laugarren postuan amitu zuten bigarren jardunaldia Tiraneko galizarren atzetik. Jose Manuel Francisco Urdaibaiko entrenatzailea «oso pozik» azaldu da garaipena lortu ostean. “Gehiago ezin dezakegu eskatu” dio. Galizako entrenatzaileak Kontxako lau bandera irabazi ditu, baina domekakoa garaipena “bereziena” izan da. Taldearentzat “urte gogorra” izan da, eta Kontxako bandera nagusitasunez irabaztea handia dela deritzo. “Taldearen arrakastarik handiena egoerari buelta emotea izan da” entrenatzailearentzat. Portugaleten liga irabazteko aukera galdu ostean, “momentu txarrak” pasatu zituzten, baina Kontxako garaipenak ezbeharra ahazten lagundu die. Franciscoren ustez, lehenengo jardunaldian “zorte” apur bat izan zuten kaleagaz, baina “talderik indartsuena” izan direla erakutsi zuten domekan. Itsaso baregaz be, urdaibaikoek “primeran» egin zuten arraunean, eta ez zioten aukerarik emon Kaikuri. Betiko moduan, sestaokoak, gogor irten ziren ihes egiteko asmoagaz. Halanda be, bermeotarrek “ondo” eutsi zuten hasierako erasoa, eta ziabogara aurretik heltzea lortu zuten. Aurretik zirela ikustean, Urdaibaiko arraunlariak hazi egin ziren, eta helmura arte aldea handitzen jarraitu zuten. [...]