Sukarrietako udalekuak Babesturiko Kultur Ondarea izendatzeko eskaeraren alde egin du Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak egindako eskaera ez du onartu auzitegi horrek. Hain zuzen, Bastidaren eraikina...
Sukarrietako udalekuak Babesturiko Kultur Ondarea izendatzeko eskaeraren alde egin du Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak egindako eskaera ez du onartu auzitegi horrek. Hain zuzen, Bastidaren eraikina babesteko proposatu zuen Eusko Jaurlaritzak izendapen hori emotea.
Administrazioarekiko auzietako epaitegiak ebatzi duenez, «ezin daiteke frogatu espedientea iraungita dagoenik», Foru Aldundiak argudiatu legez. Era berean, autoak dioenez, Guggenheim Patronatuak ez ditu inetres publikoak ordezkatzen, «pribatuak baizik». Eusko Jaurlaritzaren aginduak, aldiz, helburu bakarra interes orokorrak babestea duela dio auzitegiaren autoak.