Sukarrietako udalekuak Babesturiko Kultur Ondarea izendatzeko eskaeraren alde egin du Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak. Hala, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak egindako eskaera ez du onartu auzitegi horrek. Hain zuzen, Bastidaren eraikina...
Eneko Gogeaskoetxea busturiarra atxilotu dute Guardia Zibilak eta Londresko poliziak, elkarlanean burututako operazioan. Hain zuzen, Cambridge (Ingalaterraa) herrian atzeman dute, etxetik ateratzen zela. ETA erakunde armatuko kide izatea leporatzen diote Gogeaskoetxeari, eta Espainiako Audientzia Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aginduz egin dute polizia operazioa, 5/98 sumarioan oinarrituta. Sumario horretan 1997. urtean Bilboko Guggenheim museoaren inaugurazioan Espainiako erregearen kontrako atentatu saiakeran parte hartu izana leporatzen diote; baita ekintza Jose Mari Agirre ertzainaren hilketa be, egun horretan. Operazio horretan atxilotu zuten Kepa Arronategi gernikarra. Polizia iturrien arabera, Eneko eta Ibon Gogeaskoetxea anaiek alde egitea lortu zuten. Hamabi bilaketa-agindu Espainiako Barne Ministerioak zabaldu duenez, guztira, bederatzi sumario eta hamabi bilaketa-agindu ditu Gogeaskoetxeak Espainiako Audientzia Nazionalean. Guztiak, gainera, terrorismo delituengatik direla jakinarazi du Espainiak. Horiek guztiak direla eta, Gogeaskoetxea espainiaratu dezatela eskatuko dutela argitu du Barne Ministerioak. Frantzian, barriz, birritan epaitu dute Gogeaskoetxea. 2006ko ekainean hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten, gaizkieleen elkarteko kide izatea leporatuta; 2011ko maiatzean, barriz, beste hiru urteko zigorra agindu du Frantziak haren kontra, 2006an desegindako ETAren egitura bateko kide izateagatik. Egoera betikotu gura Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) atxiloketa hori salatu eta elkartasuna eta babesa helarazi die Gogeaskoetxearen senideei. Mugimendu horren arabera, Espainia eta Frantzia ez daude eroso Euskal Herrian abiatu [...]