Eneko Gogeaskoetxea atxilotu dute Ingalaterran
Eneko Gogeaskoetxea busturiarra atxilotu dute Guardia Zibilak eta Londresko poliziak, elkarlanean burututako operazioan. Hain zuzen, Cambridge (Ingalaterraa) herrian atzeman dute, etxetik ateratzen zela. ETA erakunde armatuko kide izatea leporatzen diote Gogeaskoetxeari, eta Espainiako Audientzia Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aginduz egin dute polizia operazioa, 5/98 sumarioan oinarrituta. Sumario horretan 1997. urtean Bilboko Guggenheim museoaren inaugurazioan Espainiako erregearen kontrako atentatu saiakeran parte hartu izana leporatzen diote; baita ekintza Jose Mari Agirre ertzainaren hilketa be, egun horretan. Operazio horretan atxilotu zuten Kepa Arronategi gernikarra. Polizia iturrien arabera, Eneko eta Ibon Gogeaskoetxea anaiek alde egitea lortu zuten. Hamabi bilaketa-agindu Espainiako Barne Ministerioak zabaldu duenez, guztira, bederatzi sumario eta hamabi bilaketa-agindu ditu Gogeaskoetxeak Espainiako Audientzia Nazionalean. Guztiak, gainera, terrorismo delituengatik direla jakinarazi du Espainiak. Horiek guztiak direla eta, Gogeaskoetxea espainiaratu dezatela eskatuko dutela argitu du Barne Ministerioak. Frantzian, barriz, birritan epaitu dute Gogeaskoetxea. 2006ko ekainean hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten, gaizkieleen elkarteko kide izatea leporatuta; 2011ko maiatzean, barriz, beste hiru urteko zigorra agindu du Frantziak haren kontra, 2006an desegindako ETAren egitura bateko kide izateagatik. Egoera betikotu gura Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) atxiloketa hori salatu eta elkartasuna eta babesa helarazi die Gogeaskoetxearen senideei. Mugimendu horren arabera, Espainia eta Frantzia ez daude eroso Euskal Herrian abiatu [...]
Eneko Gogeaskoetxea busturiarra atxilotu dute Guardia Zibilak eta Londresko poliziak, elkarlanean burututako operazioan. Hain zuzen, Cambridge (Ingalaterraa) herrian atzeman dute, etxetik ateratzen zela. ETA erakunde armatuko kide izatea leporatzen diote Gogeaskoetxeari, eta Espainiako Audientzia Nazionaleko epaile Ismael Morenoren aginduz egin dute polizia operazioa, 5/98 sumarioan oinarrituta. Sumario horretan 1997. urtean Bilboko Guggenheim museoaren inaugurazioan Espainiako erregearen kontrako atentatu saiakeran parte hartu izana leporatzen diote; baita ekintza Jose Mari Agirre ertzainaren hilketa be, egun horretan.
Operazio horretan atxilotu zuten Kepa Arronategi gernikarra. Polizia iturrien arabera, Eneko eta Ibon Gogeaskoetxea anaiek alde egitea lortu zuten.
Hamabi bilaketa-agindu
Espainiako Barne Ministerioak zabaldu duenez, guztira, bederatzi sumario eta hamabi bilaketa-agindu ditu Gogeaskoetxeak Espainiako Audientzia Nazionalean. Guztiak, gainera, terrorismo delituengatik direla jakinarazi du Espainiak. Horiek guztiak direla eta, Gogeaskoetxea espainiaratu dezatela eskatuko dutela argitu du Barne Ministerioak.
Frantzian, barriz, birritan epaitu dute Gogeaskoetxea. 2006ko ekainean hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten, gaizkieleen elkarteko kide izatea leporatuta; 2011ko maiatzean, barriz, beste hiru urteko zigorra agindu du Frantziak haren kontra, 2006an desegindako ETAren egitura bateko kide izateagatik.
Egoera betikotu gura
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) atxiloketa hori salatu eta elkartasuna eta babesa helarazi die Gogeaskoetxearen senideei. Mugimendu horren arabera, Espainia eta Frantzia ez daude eroso Euskal Herrian abiatu den prozesu demokratikoagaz, «eta errepresio eta gatazka egoera betikotu gura dute».
Polizia operazioak erakusten duenez, gainera, Espainiar estatuak munduan zehar errepresiorako aliatuak gura dituela esan du AAMk. «Zentzu horretan, ohikoa da nazioartean be euskal militanteen aurkako jazarpena».
Alabaina, Euskal Herriak bake iraunkorrerako eta egoera demokratiko baterako aukerak ireki dituenean nazioarteko estatuek be bestelako papera jokatu beharko luketela uste du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: «Nazioarteko estatuek presioa egin beharko lukete errepresioa amaitzeko, torturak amaitzeko, eta Euskal Herrian garatzen ari den prozesu demokratikoan laguntzeko».
Gogeaskoetxearen kontrako polizia oprezioekin eta atxiloketa mediatikoekin «garaipen polizialaren kea saldu» gura dutela aipaatu du AAMk.
«Interpretaziorako lekurik ez»
Eusko Alderdi Jeltzaleko Iñigo Urkulluk polizia oprazioaan «interpretazioraako lekurik ez» dagoela esan zuen atzo irrati kate batean egindako elkarrizketan. «ETAk ez du behin-betiko su-etena iragarri; beraz, atxilotzea da orain dagokiguna».
Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu Rodolfo Aresek be pozik agertu zen atxiloketagaz.
Eneko Gogeaskoetxearen kontrako polizia operazioaren barri emoteko asanblea informatiboa egingo dute gaur, 19:30ean, Gernika-Lumon. Busturian, barriz, elkarretaratzea deitu dute 20:00etarako. Bihar, barriz, manifestazioa egingo dute, 19:30ean, Eriabarrenatik hasita.