XIV. San Isidro Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Natxituan
XIV.San Isidro txirrindularitza Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Eako Natxitua auzoan parte-hartzaileek. Guztira, 118 kilometro ingurutan aritu beharko dira txirrindu gainean. Natxituan hasi eta bukatuko dute lasterketa. Gernikesa Txirrindulari Elkateak antolatu du urtero legez, aipatu proba. Etzi, beraz, 16:00etan emango diote hasiera lasterketari. Natxituan hasiko dute txirrindulariek lasterketa eta helmuga be bertan izango da. Lasterketako ibilbideak, guztira, 118 kilometroko distantzia izango du. Ibilbidean zehar inguruko hainbat herritatik igaro ebharko dute parte-hartzaileek; besteak beste, Ibarrangelutik, Gautegiz-Arteagatik, Sukarrietatik, Ispasterretik eta Ereñotik. 23 urtez azpikoentzat Aipatu lasterketa 23 urtez azpikoen txapelketarako puntuagarria izango da. Iazko proba hau gaur egun Euskaltel taldekoa den Pello Bilbao gernikar gazteak irabazi zuen, Naturgas Energia taldearekin. Horrez gain, mendiko sailkapenean ere lehenengo sailkatzea lortu zuen gernikarrak. Saridun ezberdinak izaten dira proba honetan eta aurtengoan be hala izango da. Sailkapen orokorrean lehenengo egiten duenak 225 euro eta garaikurra eskuratuko ditu; bigarrenak, ostera, 175 euro eta hirugarrenak, aldiz, 160 euro. Gainera, sari bereziak emango dituzte. Hala nola, mendiko sailkapenean edo tarteko helmugetan lehenengo egiten dutenek be saria jasoko dute. XIV.San Isidro txirrindularitza Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Eako Natxitua auzoan parte-hartzaileek. Guztira, 118 kilometro ingurutan aritu beharko dira txirrindu gainean. Natxituan hasi eta bukatuko dute lasterketa. Gernikesa Txirrindulari Elkateak antolatu du [...]
XIV.San Isidro txirrindularitza Sari Nagusia jokatuko dute etzi, Eako Natxitua auzoan parte-hartzaileek. Guztira, 118 kilometro ingurutan aritu beharko dira txirrindu gainean. Natxituan hasi eta bukatuko dute lasterketa. Gernikesa Txirrindulari Elkateak antolatu du urtero legez, aipatu proba. Etzi, beraz, 16:00etan emango diote hasiera lasterketari. Natxituan hasiko dute txirrindulariek lasterketa eta helmuga be bertan izango da. Lasterketako ibilbideak, guztira, 118 kilometroko distantzia izango du. Ibilbidean zehar inguruko hainbat herritatik igaro ebharko dute parte-hartzaileek; besteak beste, Ibarrangelutik, Gautegiz-Arteagatik, Sukarrietatik, Ispasterretik eta Ereñotik. 23 urtez azpikoentzatAipatu lasterketa 23 urtez azpikoen txapelketarako puntuagarria izango da. Iazko proba hau gaur egun Euskaltel taldekoa den Pello Bilbao gernikar gazteak irabazi zuen, Naturgas Energia taldearekin. Horrez gain, mendiko sailkapenean ere lehenengo sailkatzea lortu zuen gernikarrak.Saridun ezberdinak izaten dira proba honetan eta aurtengoan be hala izango da. Sailkapen orokorrean lehenengo egiten duenak 225 euro eta garaikurra eskuratuko ditu; bigarrenak, ostera, 175 euro eta hirugarrenak, aldiz, 160 euro. Gainera, sari bereziak emango dituzte. Hala nola, mendiko sailkapenean edo tarteko helmugetan lehenengo egiten dutenek be saria jasoko dute.