Trainerilla estropadak izango dira Elantxoben, asteburu honetan
Aurtengo trainerilla denboraldiko bosgarren eta seigarren estropadak jokatuko dira asteburuan, Elantxoben. Beste askoren artean, eskualdeko arraunlariak izango dira bertan. Estropada horiekin agurtuko dute trainerilla denboraldia arraunlariek. Hainbat urtetan galduta egon den ohitura berreskuratzea lortu zuten iaz Elantxobekoek; izan be, trainerilla estropadak jokatu ziren iaz, hainbat urteren ondoren. Ohitura hori mantenduz, aurten be trainerilla estropadez gozatzeko aukera izango da Elantxoben. Iaz eguraldi «kaskarra» izan zutela eta ia estropada «atzeratu» egin behar izan zutela aipatu du Elantxobe Arraun Elkarteko presidente Patxi Egurrolak. Aurten, ostera, denbora lagun izatea espero dute antolatzaileek. Bihar, 16:00etan hasiko dute trainerillek norgehiagoka eta etzi, ostera, 11:00etan. Egun bi horietan eskualdeko arraunlariek be parte hartuko dute; hala nola, Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Lekeitioko zein Ondarruko arraunlariak izango dira bertan. Egurrolak aipatu duenez, portua «itxita» egongo da autoentzat, estropadak direla eta. Asteburuko estropada bi horiekin agurtuko dute aurtengo trainerilla denboraldia arraunlariek; izan be, datorren asteburuan, Bizkaiko trainerilla txapelketarako sailkapena eta finala jokatuko dituzte. Aurtengo trainerilla denboraldiko bosgarren eta seigarren estropadak jokatuko dira asteburuan, Elantxoben. Beste askoren artean, eskualdeko arraunlariak izango dira bertan. Estropada horiekin agurtuko dute trainerilla denboraldia arraunlariek. Hainbat urtetan galduta egon den ohitura berreskuratzea lortu zuten iaz Elantxobekoek; izan be, trainerilla estropadak jokatu ziren iaz, hainbat urteren ondoren. Ohitura hori [...]
Aurtengo trainerilla denboraldiko bosgarren eta seigarren estropadak jokatuko dira asteburuan, Elantxoben. Beste askoren artean, eskualdeko arraunlariak izango dira bertan. Estropada horiekin agurtuko dute trainerilla denboraldia arraunlariek. Hainbat urtetan galduta egon den ohitura berreskuratzea lortu zuten iaz Elantxobekoek; izan be, trainerilla estropadak jokatu ziren iaz, hainbat urteren ondoren. Ohitura hori mantenduz, aurten be trainerilla estropadez gozatzeko aukera izango da Elantxoben. Iaz eguraldi «kaskarra» izan zutela eta ia estropada «atzeratu» egin behar izan zutela aipatu du Elantxobe Arraun Elkarteko presidente Patxi Egurrolak. Aurten, ostera, denbora lagun izatea espero dute antolatzaileek. Bihar, 16:00etan hasiko dute trainerillek norgehiagoka eta etzi, ostera, 11:00etan. Egun bi horietan eskualdeko arraunlariek be parte hartuko dute; hala nola, Bermeoko, Mundakako, Elantxobeko, Lekeitioko zein Ondarruko arraunlariak izango dira bertan. Egurrolak aipatu duenez, portua «itxita» egongo da autoentzat, estropadak direla eta. Asteburuko estropada bi horiekin agurtuko dute aurtengo trainerilla denboraldia arraunlariek; izan be, datorren asteburuan, Bizkaiko trainerilla txapelketarako sailkapena eta finala jokatuko dituzte.