Gehiengo sindikalak bertan behera utzi ditu deituta zeuden elkarretaratzeak
Euskal Herriko gehiengo sindikalak bertan behera utzi ditu Bilduren baliogabetzearen aurka deituta zeuden elkarretaratzeak. Eskualdean, Bermeon eta Gernika-Lumon batu behar ziren herritarrak udaletxearen aurrean, baina Konstituzio Auzitegiak Bildu bozetan egongo dela erabaki ostean, bertan behera utzi dituzte. Elkarretatratzeak 11:30ean izan behar zuten.
Bestalde, eskualdeko hiru enpresatan be, elkarretaratzeak egitekoak ziren egunean zehar. Horiek be bertan behera gelditu dira. Bermeon, Salica eta Zallo enpresetan egin behar zuten elkarretaratzea, eta Gernika-Lumon Andia enpresan.
Gehiengo sindikalak ohar bidez jakinarazi duenez, “ez zegoen beste erabaki posiblerik”. Kontrako erabakia hartzea “eskubide demokratikoen kontrakoa” izango litzatekela uste dute.