Urdaibaiko auzipetuek maiatzaren hirugarren astean zehar deklaratu beharko dute Gernika-Lumoko 2.epaitegian. Apirilaren 29an deklaratzekotan ziren arren, epaileak horretarako hitzordua atzeratu du. Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzaileak
Urdaibaikoak ...

Urdaibaikoak «dopatu» egin zirela adierazi zuen, bermeotarrek Kontxako Bandera irabazi ostean. Adierazpen horien ondorioz, Fiskaltzak kasua ikertzea erabaki zuen.
Astean zehar egun ezberdinetan deklaratu behar izango bost auzipetuek; Urdaibaiko presidente Josu Zabalondo izango da deklaratzen lehena eta maiatzaren 26an egin behar izango du. Horren ostean, elkarteko sendagile Borja Garayk deklaratu beharko du egun berean. Egun bat beranduago, ostera, Urdaibai Elkartearekin lotura duen Arantza Ormaza erizainaren txanda izango da. Egun berean, gainera, arraunlarien entranatzaile Jose Manuel Franciscok be epaitegira joan behar izango du. Azkenik, Marcos Maynar sendagileak deklaratuko du. Azken honek Gernikako epaitegian barik, Cacereseko (Extremadura, Espainia) epaitegian deklaratu behar izango du; izan ere, sendagilea bere bertan bizi da eta hala erabaki du epaileak.
Ekaineko lehenengo egunetan, ostera, Urdaibaiko arraunlariek lekuko gisa agertu behar izango dute epaitegian.