Bonbardatutako 30 herritako ordezkariak batu dira Juntetxean
Espainiako Gerra Zibilean bonbardaketak jasan zituzten Bizkaiko 30 herritako ordezkariak batu ziren atzo arratsaldean Gernika-Lumon, herri horretako bonbardaketaren 74. urteurrena gogoratzeko. Ekitaldia Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoan proiektuaren baitan egin zuten eta datorren urteurrenean aurkeztu behar duten dokumentalaren berri emon zuten. Dokumentalaren bitartez, gertakari “gogor” horien berri emon gura dute hiru belaunaldi batuz: bonbardaketa jasan zutenak, horien seme-alabak, eta bonbardaketak bizi ez zuten hirugarren belaunaldiko gazteak. Herri bakoitzeko biztanleen parte-hartzeagaz egiten hasi diren dokumentalak, Gernika-Lumon eta Bizkaiko beste hainbat herritan gertatutakoak “ahanzturatik” atera gura ditu. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, “gure memoria historikoa ez galtzea eta etorkizuneko belaunaldiek bonbardaketa izugarri horien berri izatea gura dugu”. Jesus Rodriguez dokumentaleko zuzendariak azaldu zuenez, “Gernika-Bizkaia dokumentala berritzailea da eta proiektuak bizirik jarraitu behar du”. Bizkaitarrek bizi izan zuten “iragan iluna” azaleratzeko momentua dela uste du eta oraindik, parte-hartzeko aukera dagoela gogoratu zuen. Herri handiak zein txikiak izan, munduak historia latz horren berri izan behar duela azpimarratu zuen dokumentaleko zuzendariak. Zerrenda luzera gehitu diren azkenengo herri bonbardatuak Gautegiz Arteaga, Bilbo eta Turtzios izan dira. Gautegiz Arteagako ordezkariak azaldu zuenez, “hiru helburu” bete gura dituzte proiektuagaz. “Herriak bonbardaketen berri izatea, zorigaiztoko gertakari horien zabalkundea egitea eta gertatutako inoiz ez ahaztea”. Bertoko parte-hartzea Ekitaldian [...]
Espainiako Gerra Zibilean bonbardaketak jasan zituzten Bizkaiko 30 herritako ordezkariak batu ziren atzo arratsaldean Gernika-Lumon, herri horretako bonbardaketaren 74. urteurrena gogoratzeko. Ekitaldia Gernika-Bizkaia 1937-2012. 75 urte gogoan proiektuaren baitan egin zuten eta datorren urteurrenean aurkeztu behar duten dokumentalaren berri emon zuten.
Dokumentalaren bitartez, gertakari “gogor” horien berri emon gura dute hiru belaunaldi batuz: bonbardaketa jasan zutenak, horien seme-alabak, eta bonbardaketak bizi ez zuten hirugarren belaunaldiko gazteak.
Herri bakoitzeko biztanleen parte-hartzeagaz egiten hasi diren dokumentalak, Gernika-Lumon eta Bizkaiko beste hainbat herritan gertatutakoak “ahanzturatik” atera gura ditu. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, “gure memoria historikoa ez galtzea eta etorkizuneko belaunaldiek bonbardaketa izugarri horien berri izatea gura dugu”.
Jesus Rodriguez dokumentaleko zuzendariak azaldu zuenez, “Gernika-Bizkaia dokumentala berritzailea da eta proiektuak bizirik jarraitu behar du”.
Bizkaitarrek bizi izan zuten “iragan iluna” azaleratzeko momentua dela uste du eta oraindik, parte-hartzeko aukera dagoela gogoratu zuen. Herri handiak zein txikiak izan, munduak historia latz horren berri izan behar duela azpimarratu zuen dokumentaleko zuzendariak.
Zerrenda luzera gehitu diren azkenengo herri bonbardatuak Gautegiz Arteaga, Bilbo eta Turtzios izan dira. Gautegiz Arteagako ordezkariak azaldu zuenez, “hiru helburu” bete gura dituzte proiektuagaz. “Herriak bonbardaketen berri izatea, zorigaiztoko gertakari horien zabalkundea egitea eta gertatutako inoiz ez ahaztea”.
Bertoko parte-hartzea
Ekitaldian Gernika-Lumoko zein Munitibarko lekukoak izan ziren eta horien izenean hitz egin zuen Luis Iriondo gernikarrak. Iriondok, bonbardaketen bere testigantza emon zuen. Bestalde, Gernika Sutan antzerki herrikoieko zuzendariak be parte hartu zuen Gern ika-Lumoren izenean. Izan be, antzerkiaren zati batzuk dokumentalean agertuko dira.
Dokumentalaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko, barriz, Markina Xemeinen eta beste zenbait herritan, egin dituzten bideoak erakutsi zituzten.
Ekitaldia amaitzeko, Gernikako Arbolaren ondoan argazkia atera zuten agintariek eta gerran bonbardaketak jasan zituzten herrietako ordezkariek. Herriok hauek izan ziren: Gernika-Lumo, Bilbo, Gautegiz Arteaga, Turtzioz, Mungia, Munitibar, Galdakao, Zeberio, Berango, Elorrio, Apatamonasterio, Erandio, Larrabetzu, Ugao, Alonsotegi, Durango, Sestao, Otxandio, Zornotza, Markina, Munitibar, Santurtzi, Getxo, Abadiño, Arratzu, Errigoiti, Leioa, Portugalete, Zaratamo eta Zeanuri.