Auzipetuek negoziazioetan hasieratik parte hartu zutela esan du ‘Alakrana’-ko armadoreak
Joan den asteko saioa atzeratu ondoren, gaur egin dute Alakrana auziko azken saioa Madrilgo (Espainia) Auzitegi Nazionalean. Kepa Etxebarria armadoreak deklaratu du. Haren arabera, auzipetuek, Abdu Willyk eta Raageggesey Hassanek hasieratik parte...
Joan den asteko saioa atzeratu ondoren, gaur egin dute Alakrana auziko azken saioa Madrilgo (Espainia) Auzitegi Nazionalean. Kepa Etxebarria armadoreak deklaratu du. Haren arabera, auzipetuek, Abdu Willyk eta Raageggesey Hassanek hasieratik parte hartu zuten negoziazioetan. Azaldu duenez, hamar milioi dolar eskatzen zituzten bahitzaileek, eta berak lau milioi euroko eskaintza bat izan zela badakiela esan du. Hortik aurrera ez zuela negozioazio horretan parte hartu gaineratu du.