Udalak akordioa sinatu du Alkartasunagaz eta erraldoien konpartsagaz
Bermeoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du herriko erraldoien konpartsagaz eta Alkartasuna dantza taldeagaz. Hitzarmena sinatuta, dantza taldeak egun jakin batzuetan dantzan egin behar izango du herrian. Besteak beste, aratusteetan, Arrain Azokan,...
Bermeoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du herriko erraldoien konpartsagaz eta Alkartasuna dantza taldeagaz. Hitzarmena sinatuta, dantza taldeak egun jakin batzuetan dantzan egin behar izango du herrian. Besteak beste, aratusteetan, Arrain Azokan, San Juan bezperan eta Andra Mari egunean aritu beharko dira dantzan herrian bertan. Horrez gain, lau inauguraziotan be parte hartuko du. Horren truke, Bermeoko Udalak 8.000 eurogaz lagunduko du Alkartasuna dantza taldea.
Bestetik, Bermeoko erraldoien konpartsagaz be lankidetza hitzarmena sinatu du Udalak. Hori dela eta, erraldoien konpartsakoak be egun zehatz batzuetan Bermeon antolatutako ekitaldietan izango dira; hala nola, Arrain Azokan, Andra Mari egunean, Santa Eufemia egunean eta Korrikan. Ekitaldi horien truke, Bermeoko Udalak 4.200 euro ordainduko dizkio taldeari.