Bermeoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du herriko erraldoien konpartsagaz eta Alkartasuna dantza taldeagaz. Hitzarmena sinatuta, dantza taldeak egun jakin batzuetan dantzan egin behar izango du herrian. Besteak beste, aratusteetan, Arrain Azokan,...
Ortube Udalaren itsasontziari gizarte erabilera emotekotan, Bermeoko Udalak eta sortu barri duten Ortube Barri elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Urdanetakoak Fundazioak eta Bermeoko Udalak osatzen dute Ortube Barri elkartea. Aipatu elkart...
Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideek 300 euroko isuna ordaindu beharko dute “legez kanpo dagoen elkarretaratzea egiteagatik”. Isuna, Bilbao Bilbao martxa zikloturista Olabarritik pasatzen zenean elkartu zirelako jarri diete. Joaquin Iragorri plataformako kideak azaldu duenez, “zenbait pankarta jarri genituen eta jai giroan geunden Ertzaintza Olabarrira gerturatu zenean”.Legez kanpo dagoen “ezer ez” dutela egin dio. Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen jarrera, “lotsagarria” da Iragorriren ustez. “Olabarrian elkartu ginen lehen momentutik, auzoan duen etxebizitzatik zelatan ibili zen eta azkenean Ertzaintza bertaratu egin zen”. Madariagaren haserrea, Ertzaintzak kendu zuen “pankarta bakarrak” piztu zuen plataformako kidearen ustez. Pankarta horretan “orain urte bete alkateak kotxeagaz kolpatu zuen herriko jubilatu bat zentralaren aurka elkartzeagatik” jartzen zuen. Ertzaintzak, martxako parte-hartzaile gehienak pasa zirenean kendu zuen pankarta. Iragorrik dioenez, “alkateak handikeriaz jokatu du beste behin”. Gura duena egiten duela eta plataformakoak “zirikatzen” dabilela uste dute kideek. “Halanda be, ez gara alkatearen jokoan eroriko” dio. Orain arte bezala, beraien aldarrikapenak zabaltzen jarraituko dute “modu baketsuan”. Alkateari “min emoteko” modu bakarra hori dela uste dute. Iragorriren hitzetan, “sarritan babes barik sentitzen gara alkatearen aurrean, baina Biomasa zentrala Olabarrin ez eraikitzeko lanean jarraituko dugu”. “Bide onetik” doazela pentsatzen dute. Zur eta Lur Goizean goiz hamaiketakoa egin zuten eta txirrindulariak Olabarritik pasatzen hasi zirenean [...]