Gizarteratze zerbitzura bideratuko du Udalak ‘Ortube’ itsasontzia
Ortube Udalaren itsasontziari gizarte erabilera emotekotan, Bermeoko Udalak eta sortu barri duten Ortube Barri elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Urdanetakoak Fundazioak eta Bermeoko Udalak osatzen dute Ortube Barri elkartea. Aipatu elkart...
Ortube Udalaren itsasontziari gizarte erabilera emotekotan, Bermeoko Udalak eta sortu barri duten Ortube Barri elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Urdanetakoak Fundazioak eta Bermeoko Udalak osatzen dute Ortube Barri elkartea. Aipatu elkarteak formakuntza eta birlaneratzeko programa garatuko du Bermeoko atunontzian.
Urteetan erabili barik egon den Ortube itsasontziari gizarte erabilera emon gura izan dio Bermeoko Udalak. Eta, akordioari esker, Bermeoko Udalak Ortube itsasontziaren instalazioen erabilera Ortube Barri elkarteari laga dio; beti be, Udalak itsasontziarekiko jabetza galdu barik eta Urdanetakoak presidentetzan ezarriz.
Sortu barri duten elkarte horren helburu nagusia zailtasun handiak dituzten gazteen birgizarteratzea posible egitea da. Lan hori formakuntzaren eta birlaneratzearen bidez egiteko asmoa agertu dute.
Xabier Legarreta Bermeoko alkateak azaldu duenez, «oso garrantzitsua da guretzat eskuarteko proiektu hau, izan be, gizarteratze zerbitzua eskainiko du». Azken finean, elkarlan horri esker, itsasontziaren erabilerari «zentzu barria» emongo diotela esan du Legarretak.
Alkatearen esanetan, «Ortube itsasontziak Bermeokoa izaten jarraituko du eta, horregatik, bermeotarrentzat garrantzitsuak diren egunetan itsasontzia Bermeoko Udalaren eginbeharretarako prest egon beharko da».