Zaurituta zegoen izurde bat Elantxobeko portuan izan da goizean
Gaur goizean Elantxobetarrek ezusteko bisitaria izan dute herrian. Goizeko lehen argi izpiegaz portu inguruko biztanleek izurde bat ikusi dute uretan. Izurdeak, zauriak zituen muturrean eta noraezean ibili da Portu Zuzendaritzako langileek itsasora ate...
Gaur goizean Elantxobetarrek ezusteko bisitaria izan dute herrian. Goizeko lehen argi izpiegaz portu inguruko biztanleek izurde bat ikusi dute uretan. Izurdeak, zauriak zituen muturrean eta noraezean ibili da Portu Zuzendaritzako langileek itsasora atera duten arte.
Animalia portutik atera aurretik, txalupa artean izan da harrapatuta birritan. Horregatik, Portu Zuzendaritzako behargin batek eskuekin atera behar izan du izurdea. Portuan bertan hiltzeko arriskuakgatik momentu oro ibili dira bisitaria zaintzen eta 12:30ak aldera, izurdea portutik ateratzea lortu du uretan zebilen urpekariak.
Izurdea noraezean ibili denez, Portu Zuzendaritzakoek Ambar Elkartera deitu dute animaliagaz zer egin behar duten jakiteko. Ambar itsas-faunaren zaintzaz arduratzen den elkartea da eta izurdearen bila joatekotan izan dira. Hala ere, azkenean itsaso zabalera atera dutenez bertan behera utzi dute irteera.