Euskaraz bizitzea, milaka lagunen aldarrikapena
Milaka lagun batu zituen zapatuan Gernika-Lumon egin zuten Euskaraz Bizi Egunak. Goizetik goizaldera, mendi martxa, tailerrak, soka-tira txapelketa, bertso bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak izan ziren, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta. Sasi guztien gainetik, euskaraz bizi! aldarrikapenagaz, herriko kaleak zeharkatu zituzten milaka euskaltzalek. Pasealekuan egindako ekitaldi ofizialean, herri euskaldunak dituen erronkak aipatu zituzten EHEko kideek. “Herriaren burujabetza momentu honetan beharrezkoa baldin bada be, ezin gaitezke aldaketa horren zain egon, euskaraz bizitzeko bidea egin behar dugu”. Hala, euskaraz bizitzeko hautua norberak egin behar duela esan eta inguruak be “euskaraz bizitzeko hautua egin behar” duela aipatu zuten, horretan eragin behar dela nababarmenduz. “Harrotasunez egin behar dugu euskaraz bizitzeko hautu hori”. Eskubideak gauzatzeko Iaz egin zuen EHEk Hizkuntza Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunerako jauzia, eta Gernika-Lumon egin dute bigarren Euskaraz Bizi Eguna. Euskal Herrian Euskarazek antolatu zuen lehenengo Hizkuntza Eskubideen Eguna be Gernika-Lumon egin zuten, Gernikako EHEko kide Nerea Bilbaok gogorarazi zuenez. Era berean, Euskal Herri euskaldun baterantz Gernikak gauzatu dituen borrokak gogora ekarri zituen Igor Oruek, justizia administrazioa euskalduntzekoa kasu. Alabaina, gauza askotan aurrera egin arren, “maila sozialean atzerapausoak emateko arriskua” dagoela ohartarazi zuen Oruek. Ertzaintzaren jarerra Eguneko”gertakari negatibo bakarra” Ertzaintzak egindakoa izan zela salatu du EHEk. “Izan be, zenbait aldarrikapen politiko zituzten pankartak [...]
Milaka lagun batu zituen zapatuan Gernika-Lumon egin zuten Euskaraz Bizi Egunak. Goizetik goizaldera, mendi martxa, tailerrak, soka-tira txapelketa, bertso bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak izan ziren, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta.
Sasi guztien gainetik, euskaraz bizi! aldarrikapenagaz, herriko kaleak zeharkatu zituzten milaka euskaltzalek. Pasealekuan egindako ekitaldi ofizialean, herri euskaldunak dituen erronkak aipatu zituzten EHEko kideek. “Herriaren burujabetza momentu honetan beharrezkoa baldin bada be, ezin gaitezke aldaketa horren zain egon, euskaraz bizitzeko bidea egin behar dugu”. Hala, euskaraz bizitzeko hautua norberak egin behar duela esan eta inguruak be “euskaraz bizitzeko hautua egin behar” duela aipatu zuten, horretan eragin behar dela nababarmenduz. “Harrotasunez egin behar dugu euskaraz bizitzeko hautu hori”.
Eskubideak gauzatzeko
Iaz egin zuen EHEk Hizkuntza Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunerako jauzia, eta Gernika-Lumon egin dute bigarren Euskaraz Bizi Eguna. Euskal Herrian Euskarazek antolatu zuen lehenengo Hizkuntza Eskubideen Eguna be Gernika-Lumon egin zuten, Gernikako EHEko kide Nerea Bilbaok gogorarazi zuenez. Era berean, Euskal Herri euskaldun baterantz Gernikak gauzatu dituen borrokak gogora ekarri zituen Igor Oruek, justizia administrazioa euskalduntzekoa kasu.
Alabaina, gauza askotan aurrera egin arren, “maila sozialean atzerapausoak emateko arriskua” dagoela ohartarazi zuen Oruek.
Ertzaintzaren jarerra
Eguneko”gertakari negatibo bakarra” Ertzaintzak egindakoa izan zela salatu du EHEk. “Izan be, zenbait aldarrikapen politiko zituzten pankartak kentzera sartu ziren Pasealekura, jendea bertso-bazkarian ziren bitartean”.