25 urteko lanaren bilduma
Udalaren Kultura sailaren laguntzagaz, Gernikazarra historia taldeak Apuntes para la historia de Gernika-Lumo liburua kaleratu du. «Ez da gai barria edo ikerketa barria», taldearen 25. urteurrena ospatzea izanik helburu, Gernikazarrak urte horietan ...
Udalaren Kultura sailaren laguntzagaz, Gernikazarra historia taldeak Apuntes para la historia de Gernika-Lumo liburua kaleratu du. «Ez da gai barria edo ikerketa barria», taldearen 25. urteurrena ospatzea izanik helburu, Gernikazarrak urte horietan guztietan Aldaba aldizkarian argitaratutako lanen aukeraketa egin eta argitalpenean jaso baitituzte, «kontsultarako baliogarria» izan daitekeen lana osatuz.
Irizpide kronologikoak jarraituz, hiru ataletan banatu dute liburua: Erdi Aroa, garai modernoa eta XX. mendea. Halanda be, Gernikazarrakoek argi utzi dute ez dela Gernika-Lumoren historia jasotzen duen liburua, «herriaren historiako gertakizun batzuk» dira-eta agertzen direnak. Ildo horretatik, zenbait pasarte garrantzitsu agertu be ez direla egiten nabarmendu dute Gernikazarrakoek, bonbardaketarena, kasurako. Izan be, historia taldeak badauzka azaltzen ez direnen lan monografikoak argitaratuta. Argitalpen barrian, dena den, danetarik jaso du Gernikazarrak, gai historikoak, etnografikoak, ekonomikoak…
Lana salgai jarriko dute Turismo Bulegoan, Kultur Etxean eta herriko zenbait dendatan.
Liburuaren jendaurreko aurkezpena martitzenean egingo dute, hilaren 22an, Bake Leku txokoaren eskutik. 20:00etan jarri dute hitzordua, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan.