Inauguratu dute eguneko zentroa
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bermeoko Udalaren arteko lankidetzaren emaitza den eguneko zentro barria inauguratu dute gaur goizean. Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia eta Bermeoko alkate Xabier Legarretaren ardura izan da eskualde osorako zerbitzua emon...
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bermeoko Udalaren arteko lankidetzaren emaitza den eguneko zentro barria inauguratu dute gaur goizean. Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusia eta Bermeoko alkate Xabier Legarretaren ardura izan da eskualde osorako zerbitzua emongo duen azpiegitura barri hori inauguratzea. Adinagatik edo desgaitasun fisiko edo psikikoengatik mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako baliabidea da zentroa.
Zentroak eguneroko bizitzako jardueretarako laguntza behar duten 25 lagun hartzeko lekua dauka. Bi unitate ditu: gizarteratzeko unitatea, gaixotasun edo desgaitasun baten ondorioz, bere kasa moldatzeko gai ez diren adinekoentzat; eta psikogeriatrikoa, erotasunak dituzten adinekoentzat, batez be alzheimerrak jotako gaixoentzat.
Zentroa Bizkaiko Foru Aldundiak hornitu du, Bermeoko Udaleko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak utzitako lokal batean, Benito Barrueta kaleko 1. zenbakian dagoen eraikin batean. Lokal horrek 400 metro koadro baino gehiagoko oinplanoa dauka. Zentroa hornitzeko 100 mila euroko inbertsioa egin dute.
Obrak amaitu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak Babesten enpresari adjudikatu dio zentroaren kudeaketa, lehiaketa publiko baten bidez.