Ingurumen, Lurralde plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak 200.000 euro baino gehiago emongo ditu, laguntza gisa. Hain zuzen, eskualdeko bi udalerrik, elkarte batek eta enpresa batek hartuko dute diru laguntza. Arrantzarekiko mendekotasun handia duten eskualdeak laguntzea du xede Eusko Jaurlaritzak horrela. Izan ere, diru hori azpiegiturak hobetzeko eta garapen ekonomikoari laguntzeko dela zehaztu du Eusko Jaurlaritzako sail horrek, emandako ebazpenean.
Laguntza hartuko dute:
- Elantxobeko Udala: 10.032,80 euro.
- Elantxobe Arraun Elkartea: 41.678,50 euro.
- Mundakako Udala: 97.609,79 euro.
- Hegaluze Itxas Zerbitzuak (Bermeo): 58.625 euro.