Bihar, sorterrian, agur esango dio David Secok ziklo-krosari
Hamazazpi urteko ibilbide oparoaren ostean, aurreikusita zuen bezala profesional modura agur esango dio ziklo-krosaren munduari David Seco txirrindulari busturiarrak. Bere sorterrian, Busturian, hainbeste garaipen ekarri dizkion kirolaren inguruko jai...
Hamazazpi urteko ibilbide oparoaren ostean, aurreikusita zuen bezala profesional modura agur esango dio ziklo-krosaren munduari David Seco txirrindulari busturiarrak. Bere sorterrian, Busturian, hainbeste garaipen ekarri dizkion kirolaren inguruko jaialdian agurtuko da, hain zuzen be, bihar Ciclo Cross Show David Seco lelopean ospatuko den jaialdian.
13:30ean emongo diote hasiera jaialdiari San Antonioko aparkalekuetan eta txirrindularitzagaz lotutako jarduerak izango dira umeei zein helduei zuzenduta. Hurrengoa izango da eguneko egitaraua:
- 13:30: 0 eta 14 urte bitartekoei zuzendutako ziklo-krosa. Buelta bat egingo dute.
- 14:00: Erlojuz kontrako ziklo-krosa. Buelta bat egingo dute.
- 15:30: Erretiratuta dauden txirrindularien ziklo-kros proba. 20 minutukoa.
- 16:15: Errelebutako taldekakoak. Parte-hartzaileak: Katalunia, Madril, Kantabria, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba.
- 17:00: Ziklo-kros proba, ibilbideko pofesional ohiak. 20 minutu.
- 17:45: Elitezko ziklo-krosa. 30 minutu.
- 18:30: Sari banaketa ekitaldia.
- 19:00: Ziklo-krosaren jaialdia Seitxuspep disko jartzailearekin.