Allende Salazar ikastetxean dago gaur egun Bizkaiko konpostagailurik handiena
Bizkaiko konpostagailurik handiena du egun Allende Salazar ikastetxeak, eta horren barri eman dute gaur eguerdian. Jantokian bazkaltzen duten umeek sortzen duten materia organikoa prozesatzeko gai da makina hori, 39.000 litro urtean. Hala, 9.285 litro konpost sortuko ditzake, eta CO2 isuria 20.428 kilogramotan murriztuko litzateke. Hilabete eta erdi daramatza makinak martxan, eta ikasleak dagoeneko kontzientzia hartuta daudela azaldu du ikastetxe horretan Agenda 21 garatzearen arduraduna den Goizalde Berasaluzek. Birziklatzearen garrantziaz jabetzeko balio baitu ikastetxean konposta egiteak. Ingurumen zinegotzi Aloña Arronategik be birziklapena eta heziketa izan ditu hizpide: «Proiektu hau oso garrantzitsua da, balio pedagogikoa izateaz gain, etorkizunerako bidea be badelako. Gu geu arduratzen garelako guk geuk sortzen ditugun hondakinekin». «Zaborrik ez» Hala, ikastetxeetan zotzen den zabor organiko guztia birziklatuko dute. «Zaborrik ez sortzea lortuko dugu horrela», eta hori ingurumenarentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du konpost teknikari Kepa Urionabarrenetxeak. Ikastetxeetan dauden konpostagailu ezberdinen azalpena be eman zuen teknikariak, eta denen esfortzua eskertu: «Makinaren ezaugarriak kontuan hartuta, ikastetxe bakoitzak bere erritmora sortuko du konposta. Halanda be, zeregin horretan aurrera egitea da garrantzitsuena». Sortzen den materia barriari erabilera ematea da orain Udalaren kezka. «Ikastetxeekin adostu beharko dugu sortzen duten konposta hori nora bideratu, eskualdeko lorategiekin akordioak egin ditzakegu, esate baterako. Aukerak aztertu beharko ditugu. [...]
Bizkaiko konpostagailurik handiena du egun Allende Salazar ikastetxeak, eta horren barri eman dute gaur eguerdian. Jantokian bazkaltzen duten umeek sortzen duten materia organikoa prozesatzeko gai da makina hori, 39.000 litro urtean. Hala, 9.285 litro konpost sortuko ditzake, eta CO2 isuria 20.428 kilogramotan murriztuko litzateke.
Hilabete eta erdi daramatza makinak martxan, eta ikasleak dagoeneko kontzientzia hartuta daudela azaldu du ikastetxe horretan Agenda 21 garatzearen arduraduna den Goizalde Berasaluzek. Birziklatzearen garrantziaz jabetzeko balio baitu ikastetxean konposta egiteak.
Ingurumen zinegotzi Aloña Arronategik be birziklapena eta heziketa izan ditu hizpide: «Proiektu hau oso garrantzitsua da, balio pedagogikoa izateaz gain, etorkizunerako bidea be badelako. Gu geu arduratzen garelako guk geuk sortzen ditugun hondakinekin».
«Zaborrik ez»
Hala, ikastetxeetan zotzen den zabor organiko guztia birziklatuko dute. «Zaborrik ez sortzea lortuko dugu horrela», eta hori ingurumenarentzat oso garrantzitsua dela azpimarratu du konpost teknikari Kepa Urionabarrenetxeak.
Ikastetxeetan dauden konpostagailu ezberdinen azalpena be eman zuen teknikariak, eta denen esfortzua eskertu: «Makinaren ezaugarriak kontuan hartuta, ikastetxe bakoitzak bere erritmora sortuko du konposta. Halanda be, zeregin horretan aurrera egitea da garrantzitsuena».
Sortzen den materia barriari erabilera ematea da orain Udalaren kezka. «Ikastetxeekin adostu beharko dugu sortzen duten konposta hori nora bideratu, eskualdeko lorategiekin akordioak egin ditzakegu, esate baterako. Aukerak aztertu beharko ditugu. Agenda 21 programaren bitartez bideratuko beharko dugu, bestela».
Hiru konpostagailu mota herriko ikastetxeetan
Allende Salazarrek du makinarik handiena, BioComp 5CM. prozesu osoa automatizatua du, eta denbora oso laburrean egiten du. Hezetasun eta tenperatura kontrola be automatikoa. Gainontzeko ikastetxeetan dauden konpostagailuak txikiagoak dira. Multicomp3 konpostagailu bana dute San Fidelek, Barrutia LHIk zein Barrutialde institutuak eta Gernika-Lumoko institutuak. Allendek duen konpostagailuak baino denbora gehiago behar du prozesu osoa egiteko, tamaina ere txikiagoa baita. Makina horietan, gainera, prozesua eskuz eta begiz kontrolatu behar dira.
Konpostagailurik txikienak Mertzede ikastetxeak eta Seber Altube ikastolak dituzte. Horiek lurrazaleko konpostadorak dituzte. Lurrarekin kontaktuak daude, eta baldintza zein eskulan handiagoa eskatzen dute. Dena den, biodibertsitatearen ikuspuntutik berau da konpostagailurik egokiena. bi ikastetxe horien artean bost konpostagailu dituzte.
- Allende Salazar Herri Eskola:
– Ikasleak: 698
– Ikasleak jantokian: 650
– Prozesatzen den materia organikoa: 39.000 litro urtean
– Produzitzen den konposta: 9.285 litro urtean
– Murrizten den CO2 isuria: 20.428 kg urtean - Mertzede ikastetxea:
– Ikasleak: 310
– Ikasleak jantokian: 280
– Prozesatzen den materia organikoa: 4.500 litro urtean
– Produzitzen den konposta: 1.771 litro urtean
– Murrizten den CO2 isuria: 23.897 kg urtean - Seber Altube ikastola:
– Ikasleak: 650
– Ikasleak jantokian: —
– Prozesatzen den materia organikoa: 8.000 litro urtean
– Produzitzen den konposta: 3.200 litro urtean
– Murrizten den CO2 isuria: 7.800 kg urtean - San Fidel ikastola:
– Ikasleak: 689
– Ikasleak jantokian: 386
– Prozesatzen den materia organikoa: 4.500 litro urtean
– Produzitzen den konposta: 1.771 litro urtean
– Murrizten den CO2 isuria: 3.897 kg urtean - Barrutia LHI + Barrutialde institutua
– Ikasleak: 482
– Ikasleak jantokian: 345
– Prozesatzen den materia organikoa: 9.000litro urtean
– Produzitzen den konposta: 3.542 litro urtean
– Murrizten den CO2 isuria: 7.794 kg urtean - Gernika-Lumoko institutua:
– Ikasleak: 753
– Ikasleak jantokian: 234
– Prozesatzen den materia organikoa: 94.500 litro urtean
– Produzitzen den konposta: 1.771 litro urtean
– Murrizten den CO2 isuria: 3.897 kg urtean - GUZTIRA: – 69.500 litro hondakin organiko prozesatuko dute urtean.
– 21.340 litro konpost produzituko dute urtean.
– 47.700 kg CO2 gutxiago isuriko dute urtean. - INBERTSIOA guztira, 14.600 euro.
-
LOUIN IPINIKO DU KOLLVIK ENPRESAK BIGARREN KONPOSTAGAILUA
Allende Salazarrek duen bezalako makinarik ez dago Bizkaian, eta bigarrena Louiko aireportuan jarriko dugu laster. Hori, baina, Allendekoa baino handiagoa izango da», Kollvik enpresako kudeatzaile Abdon Beitiak azaldu legez. Hamalau urte dira konpostagailuak egiten hasi zirela, eta mundu zabalean saltzen dituzte. Hondakin organikoa prozesatzeko makinek hiru aste behar izaten dituzte, batezbeste, eta emaitza «ona» izaten dela dio. «Ingurumena zaindu beharrak hondakin organikoa prozesatzea eskatzen du, nahi eta nahi ez».