Udalak Mundakako herria datozen hamar urteetan definituko duen hiri-antolamendurako plan nagusiaren aurrerapena aurkeztuko die herritarrei eguena arratsaldean. Izan be, helburua, herritarrek etorkizuneko Mundakaren antolamenduan parte hartzea baita.
E...

Eguenan, 19:30ean, Juan Tribisarrospe Kultur Etxean egingo dute hiri-antolamendurako plan nagusiaren aurrerapenaren aurkezpena. Plan hori erredaktore talde baten laguntzagaz egin du Udalak, eta herritarrek ekarpen barriak egiteko aukera izango dutela zehaztu dute.
Bilera horretan, gainera, Udalak hiri-antolamendurako plan nagusi horretan aurreikusten dituen hirigintza-plangintzaren xehetasunak azalduko ditu.
Erakusketa Kultur Etxean
Behin hiri-antolamendurako plana aurkeztuta geratu ondoren, hari dagokion dokumentazio guztia Juan Tribisarrospe Kultur Etxean ikusgai utziko dutela jakinarazi dute, «herritarrek ikusi dezaten».