Marmiz auzoan hobekuntzak egiten ari da Mendatako Udala
Mendatako Udalak «zenbait hobekuntza» egingo ditu Marmiz auzoan. Joseba Mallea Mendatako alkateak jakinarazi duenez, «azpiegitura arloan auzoa txarto zegoen eta hobekuntzak egitea erabaki dugu». Beharginek hasi dituzte egokitzapen obrak eta martxor...
Mendatako Udalak «zenbait hobekuntza» egingo ditu Marmiz auzoan. Joseba Mallea Mendatako alkateak jakinarazi duenez, «azpiegitura arloan auzoa txarto zegoen eta hobekuntzak egitea erabaki dugu». Beharginek hasi dituzte egokitzapen obrak eta martxorako lan guztiak amaituta izatea espero dute.
Udalaren asmoa herriko «auzo guztietan» hobekuntzak egitea da eta Marmizen egokitzapenak egitea «ezinbesteko» ikusi dute. Malleak dioenez, «bidegurutze batean dago kokatuta Marmiz eta oso arriskutsua da bertatik oinez ibiltzea».
Horregatik, oinezkoen segurtasuna hobetzeko asmoagaz, auzoa zeharkatzen duen «espaloia» jarriko dute. Espaloi horretan, gainera, «sei farola» jarriko dituzte gauez be argia izan dadin.
Bukatzeko, auzotarrak batzeko «parke txikia» egokituko dute. Alkateak dioenez, «marmiztarrak etxe ondoan egoteko leku bat egokitu gura dugu».