Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak eskualderako zerbitzua eskainiko duen eguneko zentroa zabaldu barri du Bermeon. Gernika-Lumoko eguneko zentroak ateak itxi ondoren ireki dute Bermeokoa.
Bermeoko eguneko zentroan mendekotasuna duten 25 pe...
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak eskualderako zerbitzua eskainiko duen eguneko zentroa zabaldu barri du Bermeon. Gernika-Lumoko eguneko zentroak ateak itxi ondoren ireki dute Bermeokoa.
Bermeoko eguneko zentroan mendekotasuna duten 25 pertsonentzako lekua dagoela jakinarazi dute. Halanda guztiz be, hamabi leku dagoeneko beteta daude. Izan be, Gernika-Lumoko eguneko zentroak ateak itxi aurretik zituen lagunak Bermeon izango dute orain lekua, horietako bi, gainera, bermeotarrak dira.
Ireki barri duten eguneko zentroa Talan dauden Babes Ofizialeko Etxebizitzen behekaldean kokatuta dago eta laster instalazioak ezagutzeko aukera eskainiko duen inaugurazio ekitaldia egiteko asmoa iragarri dutela azaldu du Bermeoko alkate Xabier Legarretak.
Bermeok eskualderako zerbitzua eskainiko duen lehenengo zerbitzua da eguneko zentro hori. Horregatik, «oso pozik» agertu da alkatea, «barritasuna da gure herriarentzat».
Etorkizunera begira Bermeotik Busturialderako zerbitzu gehiago eskaini ahal izatea espero duela esan du Legarretak.