Bidea babesteko proiektua idatz dezan eskatu dio Udalak Kosta Mugapeari
Elantxobeko portura doan errepidearen zati bat erori egin zen joan den azaroan, denboralearen eraginez. Orduko hura ez da izan, ordea, gisa horretako ezbehar bakarra, inguru horretan sarri izan baitituzte mota horretako arazoak. Hori saihesteko, Elantx...
Elantxobeko portura doan errepidearen zati bat erori egin zen joan den azaroan, denboralearen eraginez. Orduko hura ez da izan, ordea, gisa horretako ezbehar bakarra, inguru horretan sarri izan baitituzte mota horretako arazoak. Hori saihesteko, Elantxobeko alkate Amaia Eigurenek olatuei eusteko dagoen horma aterpetxeraino luza dezan eskatu zion Kosta Mugapeari. Erakunde horrek, ordea, oraindik ez du obraren proiektua egin. Horren aurrean, proiektua lehenbailehen egin dezaten eskatu du barriro alkateak.
Horma luzatzearen helburua porturako sarbidea bermatzen duten errepidea babestea litzateke, Elantxoben «historikoa bihurtu den arazo bati irtenbidea» emanez modu horretara.
Bestalde, apurtutako errepide zatiari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan sailak obrak esleitzerakoan lanak «hainbat arinen» egitea espero duela esan du Eigurenek.