Bere lehenengo webgunea jarri du martxan Kortezubiko Udalak
Kortezubitarrek herriaren inguruko informazioa kontsultatzeko aukera izatea eta munduak Kortezubi birtualki ezagutzeko aukera izatea. Horiek dira, batik bat, Kortezubiko Udalak aste honetan bertan martxan jarri duen webgunearen helburu nagusiak. Astele...
Kortezubitarrek herriaren inguruko informazioa kontsultatzeko aukera izatea eta munduak Kortezubi birtualki ezagutzeko aukera izatea. Horiek dira, batik bat, Kortezubiko Udalak aste honetan bertan martxan jarri duen webgunearen helburu nagusiak.
Astelehenaz geroztik dago hainbat atal dituen www.kortezubi. net ataria erabilgarri. Hain zuzuzen, Udala, Zerbitzuak, Baliabideak, Herritarrak eta Turismoa dira erabiltzaileek eskura dituzten atalak. Azken hori lau hizkuntzatan jarri dutela zehaztu dute. Gainontzekoak, aldiz, euskaraz eta gazteleraz daude.
Bestalde, BiscayTIK sistema ezartzeko asmoa be badaukate, izapide administratiboak telematikoki egiteko nahiz herritarren eta Udalaren arteko harremanak errazteko.