RINDEReko beharginek protesta egin dute Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean
RINDER enpresako beharginek protesta egin zuten atzo, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Iñaki Alkorta LABeko metalgintza arloko eskualdeko arduradunak azaldu duenez, «bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea egin zuten 20 langile...
RINDER enpresako beharginek protesta egin zuten atzo, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Iñaki Alkorta LABeko metalgintza arloko eskualdeko arduradunak azaldu duenez, «bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea egin zuten 20 langile inguruk».
Datozen egunetan, enpresak aurkeztu duen Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) onartzen duen erabaki behar du Jaurlaritzak eta beharginek, «aurka» daudela jakinarazi nahi izan dute elkarretaratzeagaz.
Bestalde, EEEak tramitatzeaz arduratzen den pertsonagaz batzen saiatu dira. Zita barik egin dute ahalegina eta ez dute bertan aurkitu.
Aukera gehiago Jaurlaritzak onartzen ez badu
Alkortak argitu bezala, «EEEa onartzen ez badute, enpresa negoziatzera behartuta egongo da». Halan da be, ez du erraz ikusten. Jaurlaritzak «Erregulazio Espedienteak onartzeko joera handia» baitu.
«Enpresako arduradunen jarrera» be kritikatu du LABeko ordezkariak. Foruko lan-karga Gasteizko Lampsys enpresara eramaten ari direla salatu du. Gasteizen «merkeago» produzitzen dutela dio Alkortak.