Esleipena eginda, «aurrera doa» Laidako tabernako proiektua
Udalak esleitu du dagoeneko Laidako taberna. Asmoa berorren kudeaketa herritarren esku uztea zen, baina, posible izan ez eta, azkenean, Kanala auzoko bizilagun bat arduratuko da datozen urteetan Laidako tabernaren kudeaketaz. Zabaldu orduko, dena den, ...
Udalak esleitu du dagoeneko Laidako taberna. Asmoa berorren kudeaketa herritarren esku uztea zen, baina, posible izan ez eta, azkenean, Kanala auzoko bizilagun bat arduratuko da datozen urteetan Laidako tabernaren kudeaketaz. Zabaldu orduko, dena den, exekuzio proiektua egin eta zenbait erakundetan aurkeztu beharko du; hala nola, Ibarrangeluko Udalean eta Bizkaiko Foru Aldundian. Horrenbestez, taberna udarako zabalik egongo denik bermatu barik dago, baina Jesus Mari Ziluaga alkatea baikor agertu da. Haren esanetan, “ez dakigu udarako taberna zabaltzeko aukerarik izango den, baina, behintzat, proiektua aurrera doa”.