Aita Guria baleontziaren kudeaketa argitzeko igiritako espediente administratiboaren ebazpena aztertu ondoren, Bermeoko Eusko Alkartasunako (EA) Udal Taldearen arabera, «ebazpen horretatik ezin daiteke atera Bermeoko Ontziolak erruduna denik, ezta errua ez daukanik be». Ondorio horretara iritsi dira, batez be, tenikoek ontziaren egoeragatik eta izan dituen kalteekaitik esaten dutena aztertu ostean. Horregatik, osoko bilkuran horren onarpenari ezetza emon ziotela zehaztu dute. Teknikoek ontziaren arlo desberdinetaz diotena aztertu dutela adierazi du Aingeru Astui EAko kideak. «Adituen arabera, baleontzia egiteko erabili duten ohola normala da, merkatuan saltzen dena, hau da, ontzioletan erabili ohi dena. Pinturak ere ohikoak direla azaltzen dute teknikoek». Bestalde, Astuiren esanetan, teknikoek txostenean diote «materiala kanpotik ikusita ezin daitekeela jakin barrutik eduki dezakeena». «Jarraian konpondu behar» Garrantzitsua da EAren ustez, teknikoek diotenean «kalteak daudenean jarraian konpondu behar direla». Bestela, konpondu barik uzten bada «usteldu» egiten da. Horrela, EAk azaldu legez, espedientean agertzen diren aditu guztien arabera, «baleontziaren kalteak mentenu eza edo desegokiaren ondorio dira». Guzti horregatik, EAk ez du ikusten zergatik agertzen den errudun bat. Izan be, «mantenuaren ardura bi eskutan egon baita; sasoi batean Bermeoko Ontziolen esku, eta ondoren, Udalarenean. Beraz, beharrezkoa zuen mantenua nork ez duen egin aztertu beharko litzateke». 2007an mantenu kontratua aldatu zenean EAk desadostasuna agertu zuela [...]
Aita Guria baleontziaren kudeaketa argitzeko igiritako espediente administratiboaren ebazpena aztertu ondoren, Bermeoko Eusko Alkartasunako (EA) Udal Taldearen arabera, «ebazpen horretatik ezin daiteke atera Bermeoko Ontziolak erruduna denik, ezta errua ez daukanik be». Ondorio horretara iritsi dira, batez be, tenikoek ontziaren egoeragatik eta izan dituen kalteekaitik esaten dutena aztertu ostean. Horregatik, osoko bilkuran horren onarpenari ezetza emon ziotela zehaztu dute.
Teknikoek ontziaren arlo desberdinetaz diotena aztertu dutela adierazi du Aingeru Astui EAko kideak. «Adituen arabera, baleontzia egiteko erabili duten ohola normala da, merkatuan saltzen dena, hau da, ontzioletan erabili ohi dena. Pinturak ere ohikoak direla azaltzen dute teknikoek».
Bestalde, Astuiren esanetan, teknikoek txostenean diote «materiala kanpotik ikusita ezin daitekeela jakin barrutik eduki dezakeena».
«Jarraian konpondu behar»
Garrantzitsua da EAren ustez, teknikoek diotenean «kalteak daudenean jarraian konpondu behar direla». Bestela, konpondu barik uzten bada «usteldu» egiten da. Horrela, EAk azaldu legez, espedientean agertzen diren aditu guztien arabera, «baleontziaren kalteak mentenu eza edo desegokiaren ondorio dira».
Guzti horregatik, EAk ez du ikusten zergatik agertzen den errudun bat. Izan be, «mantenuaren ardura bi eskutan egon baita; sasoi batean Bermeoko Ontziolen esku, eta ondoren, Udalarenean. Beraz, beharrezkoa zuen mantenua nork ez duen egin aztertu beharko litzateke».
2007an mantenu kontratua aldatu zenean EAk desadostasuna agertu zuela gogorarazi dute, «txarrerako izan zitekeelako». Ondoren, legegintzaldi guztian, hainbatetan Aita Guriaren mantenuagatik galdetu dutela zehaztu dute, «ez genuelako ikusten mantenurik zegoela».
Euskal Kontu Publikoen Auzitegira espedientea bidaltzeari baiezkoa emon diote, «nahiz eta kontuak Jaurlaritzak eta Aldundiak dagoeneko ikuskatu dituztela» uste duten.
«Espedientean inork ez dio ontzia txarto egin denik ezta material txarrak erabili direnik», beraz, EAk ez daki ze argudio erabiltzen dituzten ondorioak ateratzeko.
EAren kezka nagusia, orain, etorkizuna da, enpresak espediente judiziala irekitzeko aukera baitu.