Inamari Ingurumen Baimen Bateratua kentzeko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren alde egin du EHANk
Euskal Herriko Auzitegi NAggusiak ontzat eman du, beste behin ere, FINSA-Inama enpresak Muxikan duen lantegiari Ingurumen Baimen Bateratua kentzeko Jaurlaritzak hartutako erabakia. Horren aurka helegitea jarri zuen enpresak iaz, eta Jaurlaritzaren alde...
Euskal Herriko Auzitegi NAggusiak ontzat eman du, beste behin ere, FINSA-Inama enpresak Muxikan duen lantegiari Ingurumen Baimen Bateratua kentzeko Jaurlaritzak hartutako erabakia. Horren aurka helegitea jarri zuen enpresak iaz, eta Jaurlaritzaren aldeko autoa kaletaru zuen Auzitegiak 2010eko abenduaren 15ean. Hala, azken auto horri be helegitea jarri zion enpresak. Gaur bertan kaleratutako autoan, baina, Jaurlaritzaren erabakiaren alde agertu zen Euskal Herriko Auzitegi Nagusia.
Orain, kasazio errekurtsoa jartzeko aukera du enpresak, bihartik hasi eta hurrengo hamar egunetan.
Enpresa zarratzeak ekar ditzakeeen kalte ekonomikoak zein langileenganako kalteak kontuan hartu beharrekoak direla dio Auzitegi Nagusiak azken auto horretan. Hala ere, Inamaren emisioek Ingurumenarenganako zein inguruko bizilagunenganako sor ditzaketen kalteak be garrantzitsuak direla dio, eta azken horiek babestearen alde egin du auzitegiak.