Auzokoa taberna izan da nagusi Gernikako Pintxo lehiaketan
Atzo iluntzean eman zituzten Gernika-Lumoko merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatu duen IV. Pintxo Lehiaketako sariak. Lau sari nagusietatik hiru Auzokoa tabernak eskuratu ditu aurten. Hain zuzen, diseinuzko pintxoen kategorian, pintxo hotzen ka...
Atzo iluntzean eman zituzten Gernika-Lumoko merkatarien eta ostalarien elkarteak antolatu duen IV. Pintxo Lehiaketako sariak. Lau sari nagusietatik hiru Auzokoa tabernak eskuratu ditu aurten. Hain zuzen, diseinuzko pintxoen kategorian, pintxo hotzen kategorian eta pintxo beroen kategorian hartu du saria Auzokoa tabernak. Logotipo pintxoen kategorian, berriz, Eguzki tabernarena izan da gozoena, epaimahaiaren ustez.