Basurdeek Sevillan jokatuko dute domekan
Bizkaia Gernikak, Sevillan (Espainia) jokatuko du ligako hamabostgarren jardunaldia domekan. Basurdeen aurkariak Cajasol Ciencias taldeko jokalariak izango dira eta partida 12:00etan hasiko da. Aitzol Martitegi Bizkaia Gernika taldeko jokalariak jakina...
Bizkaia Gernikak, Sevillan (Espainia) jokatuko du ligako hamabostgarren jardunaldia domekan. Basurdeen aurkariak Cajasol Ciencias taldeko jokalariak izango dira eta partida 12:00etan hasiko da.
Aitzol Martitegi Bizkaia Gernika taldeko jokalariak jakinarazi duenez, “partida gogorra” espero dute, baina “garaipenaren bidean” jarraitu nahi dute. Jarraian sei partida irabazi ostean, basurdeak “moralez gainezka” daude eta “gogotsu” doaz Sevillara. Martitegik dioenez, “bidaia luzea egin behar dugun arren, irabazteko esperantzak ditugu”.
Cajasol Ciencias taldeak, aurrekalde sendoa dauka eta partida “zarratua, eta lehiatua” aurreikusten dute Bizkaia Gernikako jokalariek. Hala ere, basurdeek “garaipena” nahi dute, eta “bonus puntua” lortzen saiatuko dira.