Epaileak ez du onartu Jaurlaritzaren erabakiari Inamak jarritako helegitea
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Epaitegi Gorenak ez du onartu Inama enpresak Jaurlaritzaren erabakiari jarritako helegitea. Hain zuzen, Muxikako lantegiari Ingurumen Baimen Bateratua kentzea erabaki zuen uztailean Ingurumen sailak, eta hori atzera...
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Epaitegi Gorenak ez du onartu Inama enpresak Jaurlaritzaren erabakiari jarritako helegitea. Hain zuzen, Muxikako lantegiari Ingurumen Baimen Bateratua kentzea erabaki zuen uztailean Ingurumen sailak, eta hori atzera botatzea eskatzeko errekurtsoa ipini zuen enpresak.
Ingurumen Baimen Bateratua izan ezean jarduteko lizentziarik ere ez luke izango enpresak Jaurlaritzaren aldetik. Gauzak horrela, halako egoera batera heltzeak enpresari berari eta langileei kalte ekonomiko handiak suposatuko lizkiekela argudiatu zuten enpresako arduradunek helegitea aurkezterakoan.
EAEko Justizia Auzitegi Gorenaren arabera, ordea, interes orokorra enpresaren interesen gainetik jarri behar da. Hala, ingurumena eta enpresaren inguruan bizi diren herritarrak babestea enpresaren eta langileen interesen gainetik leudekeela deritzo auzitegi horrek.