Liburutegia Pasealekura eroateko lehen pausoak emango ditu Kultura Batzordeak
Umeen liburutegia Pasealekura eroateko proposamena landu dute kultur etxeko langileek. Hala, Udalarena den eta gaur egun Txikipark-a kudeatzen enpresak daroan lokalean proposatu dute umeentzako eta gazteentzako liburutegi berria. “Liburutegiaren ...
Umeen liburutegia Pasealekura eroateko proposamena landu dute kultur etxeko langileek. Hala, Udalarena den eta gaur egun Txikipark-a kudeatzen enpresak daroan lokalean proposatu dute umeentzako eta gazteentzako liburutegi berria. “Liburutegiaren eta ludotekaren arteko zerbait litzateke, dibertigarria eta sormena garatzeko jarduerak egitea ahalbidetuko lukeena”. Umeentzako leku egokia litzatekeela uste dute, eta proposamena Kultur Etxeko Batzordean aurkeztu zuten langileek. “Aukera horrekin ados agertu ziren , baina proposamena aurrera eroateko proposamena Udalak onartu behar duela esan ziguten”. Hala, Jose Mari Gorroño alkateari aurkeztu zioten, eta hark erantzun zain daude.
Kultura Batzordearen onespena
Era berean, Gernika-Lumoko Kultura Batzordera be eroan zuten ideia, “eta onartu egin zuten. Gainera, egitasmoa posible egiteko jarraitu beharreko pausoak zehazteko konpromisoa be hartu zuen”.
Orain, beraz, proposamena herritarrei jakitera emateko kanpaina hasiko dute. “Lehen pausoa ematea erabaki dugu, eta legegintzaldia amaitu aurretik berau zehaztea eta aurrekontuetan jasotzea gura dugu”.