Euskararen erabilera kirolean sustatzeko asmoz, hazten jarraitu nahi du `Abixadan´-ek
Gaur goizen, Abixadan ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu dute Gernika-Lumoko Pasilekuan. Iaz bezala euskara eta kirola uztartzeko asmoagaz, kross herrikoia eta mendi martxa izango dira protagonista nagusiak domekan. Idoia Fernandez Gernika-Lumoko Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, “euskararen erabilera bultzatzea da helburua”. Bere ustez, “kirol arloan be”, euskara sustatzeko lan egin beharra dute. Euskara zinegotziak “hazten” jarraitu nahi dutela adierazi du. Ekimen gaztea direla eta horretarako aukera dutela argudiatzen du. Abixadan lehenengoz antolatu zutenetik, parte hartzaile kopurua “handitu” egin da eta bide horretatik jarraitu nahi dute. Mendi martxagaz asko irabazi zutela eta aurten be jende asko batuko dela uste du zinegotziak. Ekimena aurkeztu aurretik, herritarrak galdezka aritu direla aipatu du Fernandezek. “Itxura ona du; eguraldiak laguntzea falta zaigu”dio. Bide desberdinetatik leku berdinera iritsi Abixadan-en aurkezpena pasilekuan egin dute. Fernandezek azaldu bezala, “Pasilekuan jarri dugu hitzordua domekan eta bertan batuko dira parte-hartzaile guztiak 13:00 inguru”. Euskaragaz gertatzen den bezala, “bide desberdinak erabilita be” leku berdinera iritsi daitekeela islatu nahi dute. Abixadan euskara bultzatzeko lasterketa da eta ez da irabazlerik izango. Saririk egon ez arren, amaieran zozketa egingo dute parte-hartzaileen artean eta zenbait opari banatuko dituzte. Izena emateko, aukera bi izango dituzte interesatuek. Santanape kiroldegian edota domekan bertan eman daiteke izena. Umeek euro bat ordaindu [...]
Gaur goizen, Abixadan ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu dute Gernika-Lumoko Pasilekuan. Iaz bezala euskara eta kirola uztartzeko asmoagaz, kross herrikoia eta mendi martxa izango dira protagonista nagusiak domekan. Idoia Fernandez Gernika-Lumoko Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, “euskararen erabilera bultzatzea da helburua”. Bere ustez, “kirol arloan be”, euskara sustatzeko lan egin beharra dute.
Euskara zinegotziak “hazten” jarraitu nahi dutela adierazi du. Ekimen gaztea direla eta horretarako aukera dutela argudiatzen du. Abixadan lehenengoz antolatu zutenetik, parte hartzaile kopurua “handitu” egin da eta bide horretatik jarraitu nahi dute.
Mendi martxagaz asko irabazi zutela eta aurten be jende asko batuko dela uste du zinegotziak. Ekimena aurkeztu aurretik, herritarrak galdezka aritu direla aipatu du Fernandezek. “Itxura ona du; eguraldiak laguntzea falta zaigu”dio.
Bide desberdinetatik leku berdinera iritsi
Abixadan-en aurkezpena pasilekuan egin dute. Fernandezek azaldu bezala, “Pasilekuan jarri dugu hitzordua domekan eta bertan batuko dira parte-hartzaile guztiak 13:00 inguru”. Euskaragaz gertatzen den bezala, “bide desberdinak erabilita be” leku berdinera iritsi daitekeela islatu nahi dute.
Abixadan euskara bultzatzeko lasterketa da eta ez da irabazlerik izango. Saririk egon ez arren, amaieran zozketa egingo dute parte-hartzaileen artean eta zenbait opari banatuko dituzte.
Izena emateko, aukera bi izango dituzte interesatuek. Santanape kiroldegian edota domekan bertan eman daiteke izena. Umeek euro bat ordaindu beharko dute eta nagusiek aldiz euro bi. Batutako dirua herriko euskara talde batek jasoko du.
Kross herrikoia: Ibilbide bi izango ditu
- Ibilbide luzea: hiru edo sei kilometro. 12:00etan jarri dute hitzordua Pasilekuan.
- Ibilbide laburra: umeentzako krosa (500 metro). 12:45ean jarri dute hitzordua Pasilekuan
Mendi martxa: Ibilbide bi izango ditu
- Ibilbide luzea. 16 kilometro inguru. Hitzordua 09.00etan jarri dute Pasilekuan
- Ibilbide laburra: 7 kilometro inguru. Hitzordua 11:00etan jarri dute Pasilekuan.