Gaur goizen, Abixadan ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu dute Gernika-Lumoko Pasilekuan. Iaz bezala euskara eta kirola uztartzeko asmoagaz, kross herrikoia eta mendi martxa izango dira protagonista nagusiak domekan. Idoia Fernandez Gernika-Lumoko Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, “euskararen erabilera bultzatzea da helburua”. Bere ustez, “kirol arloan be”, euskara sustatzeko lan egin beharra dute. Euskara zinegotziak “hazten” jarraitu nahi dutela adierazi du. Ekimen gaztea direla eta horretarako aukera dutela argudiatzen du. Abixadan lehenengoz antolatu zutenetik, parte hartzaile kopurua “handitu” egin da eta bide horretatik jarraitu nahi dute. Mendi martxagaz asko irabazi zutela eta aurten be jende asko batuko dela uste du zinegotziak. Ekimena aurkeztu aurretik, herritarrak galdezka aritu direla aipatu du Fernandezek. “Itxura ona du; eguraldiak laguntzea falta zaigu”dio. Bide desberdinetatik leku berdinera iritsi Abixadan-en aurkezpena pasilekuan egin dute. Fernandezek azaldu bezala, “Pasilekuan jarri dugu hitzordua domekan eta bertan batuko dira parte-hartzaile guztiak 13:00 inguru”. Euskaragaz gertatzen den bezala, “bide desberdinak erabilita be” leku berdinera iritsi daitekeela islatu nahi dute. Abixadan euskara bultzatzeko lasterketa da eta ez da irabazlerik izango. Saririk egon ez arren, amaieran zozketa egingo dute parte-hartzaileen artean eta zenbait opari banatuko dituzte. Izena emateko, aukera bi izango dituzte interesatuek. Santanape kiroldegian edota domekan bertan eman daiteke izena. Umeek euro bat ordaindu [...]
SOS Muxika auzo plataformak Jose Felix Alegria Muxikako alkateordearen aurkako salaketa jarri du. Plataformako kideek ohar bidez jakinarazi dutenez, «ingurumen prebarikazioagatik eta laguntza ez emateagatik» jarri dute salaketa. Alkateordearen aurkak...
Udal azokako merkatari elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzagaz zenbait jarduera antolatu ditu egunotarako. Besteak beste, Olentzero izango dute bisitan bihar eta etzi. 11:00etatik 13:00etara izango da bi egunetan eta bertaratutakoen eskutitzak jasoko d...
Angelita Cuadraren eta bere loba Alain Ortegaren artean egindako mahai apaingarria izan da Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak urtero Gabonetan antolatzen duen txapelketako onena. Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia Nestor Basterretxea aretoan, eta bertara «urduritasunez» hurbildu ziren parte-hartzaile guztiak. Aurtengo bigarren saria Ermura joan da, Lourdes Azkalgortarentzat izan da. Hirugarren sariari dagokionez, hiru mahai apaingarriren arteko berdinketa izan zen. Hortaz, zenbakiak poltsa batera sartu eta hirugarren, laugarren eta bosgarren sariak banatu zituzten. Jone Vega, Consuelo Vega eta Edurne Meñaka izan ziren sarituak, hurrenez hurren. Horiek irabazleak izan baziren be, Bermeoko saltokiei esker parte-hartzaile guztientzako opariak banatu zituzten. «Eskerrak eman gura dizkiegu denda guztiei laguntzagatik», adierazi dute. Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak jakinarazi duen moduan, guztira, 26 izan dira aurkeztu dituzten mahai apaingarriak, iaz baino hiru gehiago, hain zuzen be. Bermeoko jendeak ez ezik, Ermutik ere zenbait mahai apaingarri aurkeztu zituzten, «bertako Minbiziaren Aurkako Elkarteko lagunak ziren». Kultura saileko Susana Regidorrek eta Asier Gabantxok, Nestor Basterretxea aretoko begirale Estibaliz Eguskizak eta Txo Hiesako Jon Garciak osatu dute aurtengo epaimahaia. 12 euroren truke salgai Txapelketara aurkeztu dituzten mahai apaingarri guztiak ikusgai daude bihar arratsaldera arte Nestor Basterretxea aretoan. Gainera, bai txapelketara aurkeztu dituztenak eta bai elkarteko boluntarioek egindako mahai apaingarriak be salgai [...]