Cuadrak eta Ortegak egin duten mahai apaingarriak jaso du lehenengo saria
Angelita Cuadraren eta bere loba Alain Ortegaren artean egindako mahai apaingarria izan da Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak urtero Gabonetan antolatzen duen txapelketako onena. Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa ekitaldia Nestor Basterretxea aretoan, eta bertara «urduritasunez» hurbildu ziren parte-hartzaile guztiak. Aurtengo bigarren saria Ermura joan da, Lourdes Azkalgortarentzat izan da. Hirugarren sariari dagokionez, hiru mahai apaingarriren arteko berdinketa izan zen. Hortaz, zenbakiak poltsa batera sartu eta hirugarren, laugarren eta bosgarren sariak banatu zituzten. Jone Vega, Consuelo Vega eta Edurne Meñaka izan ziren sarituak, hurrenez hurren. Horiek irabazleak izan baziren be, Bermeoko saltokiei esker parte-hartzaile guztientzako opariak banatu zituzten. «Eskerrak eman gura dizkiegu denda guztiei laguntzagatik», adierazi dute. Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak jakinarazi duen moduan, guztira, 26 izan dira aurkeztu dituzten mahai apaingarriak, iaz baino hiru gehiago, hain zuzen be. Bermeoko jendeak ez ezik, Ermutik ere zenbait mahai apaingarri aurkeztu zituzten, «bertako Minbiziaren Aurkako Elkarteko lagunak ziren». Kultura saileko Susana Regidorrek eta Asier Gabantxok, Nestor Basterretxea aretoko begirale Estibaliz Eguskizak eta Txo Hiesako Jon Garciak osatu dute aurtengo epaimahaia. 12 euroren truke salgai Txapelketara aurkeztu dituzten mahai apaingarri guztiak ikusgai daude bihar arratsaldera arte Nestor Basterretxea aretoan. Gainera, bai txapelketara aurkeztu dituztenak eta bai elkarteko boluntarioek egindako mahai apaingarriak be salgai [...]
Horiek irabazleak izan baziren be, Bermeoko saltokiei esker parte-hartzaile guztientzako opariak banatu zituzten. «Eskerrak eman gura dizkiegu denda guztiei laguntzagatik», adierazi dute.
Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak jakinarazi duen moduan, guztira, 26 izan dira aurkeztu dituzten mahai apaingarriak, iaz baino hiru gehiago, hain zuzen be. Bermeoko jendeak ez ezik, Ermutik ere zenbait mahai apaingarri aurkeztu zituzten, «bertako Minbiziaren Aurkako Elkarteko lagunak ziren».
Kultura saileko Susana Regidorrek eta Asier Gabantxok, Nestor Basterretxea aretoko begirale Estibaliz Eguskizak eta Txo Hiesako Jon Garciak osatu dute aurtengo epaimahaia.
12 euroren truke salgai
Txapelketara aurkeztu dituzten mahai apaingarri guztiak ikusgai daude bihar arratsaldera arte Nestor Basterretxea aretoan. Gainera, bai txapelketara aurkeztu dituztenak eta bai elkarteko boluntarioek egindako mahai apaingarriak be salgai daudela azaldu dute 12 euroren truke.