Alkateordearen aurkako salaketa jarri du SOS Muxika plataformak
SOS Muxika auzo plataformak Jose Felix Alegria Muxikako alkateordearen aurkako salaketa jarri du. Plataformako kideek ohar bidez jakinarazi dutenez, «ingurumen prebarikazioagatik eta laguntza ez emateagatik» jarri dute salaketa. Alkateordearen aurkak...
SOS Muxika auzo plataformak Jose Felix Alegria Muxikako alkateordearen aurkako salaketa jarri du. Plataformako kideek ohar bidez jakinarazi dutenez, «ingurumen prebarikazioagatik eta laguntza ez emateagatik» jarri dute salaketa. Alkateordearen aurkako salaketa Marco Antonio Diaz Inamako Gerentearen aurka zabalik dagoen prozesura gehitu dute.
Joan den martxoan, Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratua kendu zion Inama enpresari eta alkateordeak «lantegiaren jarduna gelditu» beharko lukeela uste dute plataformakoek. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen legeak eta euskal lurzoruaren legeak horretara behartzen dutela diote.
SOS Muxikatik azaldu dutenez, «Alegriak enpresak bere jardunarekin jarraitzeko lizentzia eman zuen, Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratua ukatuko zuela bazekien arren». Hori, ingurumen prebarikazioa dela uste dute.
Laguntzarik ez
Laguntza ez emateagatik be, Alegriak delitua egin duela kitikatu dute plataformako kideek. Enpresak martxan jarraitzeaz gain, “isurketak neurtzeko” egin dituzten eskaerak atzera bota dituztela jakinarazi dute.
Eskaera hori, “behin baino gehiagotan” egin dute gainera. Neurketa horien bitartez, enpresaren jardunak herritarren” osasunean” eragiten duela demostratu nahi dute. Halan da be, ez dute jaso Udalaren erantzunik.