Bermeoko Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) kustomizazioaren inguruko ikastaroa antolatu du datorren urtera begira. Ikastaro horren helburu nagusia norberaren sormena bultzatzea dela azaldu dute, hau da, norberaren gustura gauzak egitea. Horrela, erabiltzen ez diren arropei eta osagarriei erabilera barria emoteko gai izango dira ikastaroa amaitu ondoren. Ikastaroan izena ematen duten horiek materialak birziklatuko dituzte, birdiseinatu eta amaitzeko horiek barriz erabili. Idoia Gabantxo bermeotarra izango da ikastaroaren irakaslea. Moda eta diseinu ikasketak egin ditu Valentzian eta Bartzelonan. Ikasitako guztia praktikan ipintzen dabil orain, eta bide batez, beste batzuei irakasten be. Etxean soberan dauden hainbat gauza daudenez, horiei irtenbidea eman behar zaiela uste du bermeotar gazteak, «bakoitzak bere sormena landu behar du, eta hori da ikastaro honen bitartez erakutsi gura dudana». Adibide batzuk ipintzekotan, erabiltzen ez den kamiseta zahar bategaz soineko bat egin daitekeela adierazi du, praka bakeroekin poltsa bat edota kremailera batekin paparreko bat, «hainbat aukera daude». Altzairuekin be, hainbat gauza egin daitezkeela azaldu du eta horiekin zer egin daitekeen be irakatsiko du Gabantxok. Plaza mugatuak Kustomizazioaren inguruko ikastaroa urtarrilaren 12an hasiko da eta martxoaren 10era arte luzatuko da. Eguaztenetan eta eguenetan izango dela jakinarazi dute 19:30eatik 21:30etara, hain zuzen be. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta plazak, gainera, mugatuak direla jakinarazi dute [...]
Izaro Bikers elkarteak zapatuan egindako jostailu bilketa solidarioan batutako jostailuak, etzi banatuko dituela jakinarazi du. Motorzaleen elkarteko kideak «oso pozik» agertu dira bigarren jostailu bilketa solidarioak izandako harrerarekin. «Eskert...