Sareginak Emakume Feministen Elkarteak jostailu ez sexisten gida eman du ezagutara. Horretarako, Lameran izan ziren joan den zapatuan. Bertaratutako guztiei Bermeoko Udalaren laguntzagaz argitaratu duten gida hori zertan datzan azaldu zieten, baita elk...
Sareginak Emakume Feministen Elkarteak jostailu ez sexisten gida eman du ezagutara. Horretarako, Lameran izan ziren joan den zapatuan. Bertaratutako guztiei Bermeoko Udalaren laguntzagaz argitaratu duten gida hori zertan datzan azaldu zieten, baita elkarteak bildutako beste hainbat material ere.
Gida hori ikastetxeetan be banatuko dute asteon, 0 eta 10 urte bitartean dituzten umeen artean banatuko dute, hain zuzen be. Bermeoko jostailu dendetako saltzaileak ere jakinaren gainean ipini zituzten zapatuan. Bertan gidak uzteaz gain, azalpen batzuk ere emon zituztelako. Herriko umeei zuzendutako hainbat jolas be izan ziren zapatuan Lameran, eta hainbat izan ziren bertara hurbildu zirenak. Aurpegia margozteko aukera izan zuten eta jolasez betetako mahaia be izan zen.