Rene Cassin saria hartuko du barikuan Gernika Gogoratuzeko zuzendariak
Eusko Jaurlaritzak ematen duen Giza Eskubideen Rene Cassin saria hartuko du barikuan Gernika Gogoratuzeko zuzendari Maria Oiangurenek. Ibilbide pertsonalean zein profesionalean giza eskubideen alde egiteko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren ...
Eusko Jaurlaritzak ematen duen Giza Eskubideen Rene Cassin saria hartuko du barikuan Gernika Gogoratuzeko zuzendari Maria Oiangurenek. Ibilbide pertsonalean zein profesionalean giza eskubideen alde egiteko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotzaeman duten pertsonak saritzen ditu Jaurlaritzak Giza Eskubideen Nazioarteko eguneanm eta Oiangurenek “bai zientzialari gisa zein gizartearekin duen konpromisoagatik ere Rene Cassin zenarekin bat egiten” duela dio Jaurlaritzak.
Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Eusko Legebiltzarraren erabakiz 1987. urtean sortu zuten Bakearen Aldeko Aztertegiko zuzendaria da. “Bakearen eta giza eskubideak garatzearen aldeko aktibista, bere jarduera Gernika Gogiratuzen betetzen , non bakea Euskal Herrian zein munduan bizikidetza bultzatzeko oinarri gisa aldarrikatzen den”, dio Jaurlaritzak bidalitako oharrak.
Lehendakaritzan emango dituzte etzi sariak eta, Oiangurenekin batera, Nazioarteko Bake Brigadak Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere hartuko du Rene Cassin saria aurten.