Eusko Jaurlaritzak ematen duen Giza Eskubideen Rene Cassin saria hartuko du barikuan Gernika Gogoratuzeko zuzendari Maria Oiangurenek. Ibilbide pertsonalean zein profesionalean giza eskubideen alde egiteko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren ...
Emakumeen aurka orain dela ia bi urte herrian izan ziren zenbait erasoren aurrean sortutako taldea da Sareginak Emakume Feministen Elkartea. Elkarteko kideak dira, besteak beste, Edurne Astui, Inma Mentxaka eta Agurtzane Argiarro. Sare moduan funtzionatzen dute, hala ere, eurekin harremanetan ipini gura izanez gero, Gizarte eta Kultura Etxera hurbildu eta eurengatik galdetu beharra baino ez dago. Zapatuan, Lameran izango dira jostailu ez sexisten inguruko informazioa eman asmoz. 12:00etatik 15:00etara izango dira eta umeentzako zein gurasoentzako azalpenak emango dituzte. Zelan batu zineten? Orain dela ia bi urte emakumeen aurkako zenbait eraso izan ziren Bermeon, eta inork ez zuen hori salatu. Talde batek kezka agertu genuen eta iazko martxoaren 8rako topaketak deitu genituen, Bermeoko I. topaketa feministak izan ziren. Gonbidapenen bidez zabaldu genuen deialdia eta 20 lagun inguru bildu ginen. Zeintzuk dira taldearen helburuak? Emakumearen inguruan emoten den edozer edo guri dagokigun gai guztiak lantzea, herri diagnostikoa egitea eta instituzio mailan eragitea. Zapatuan jostailu ez sexisten txokoa ipiniko duzue Lameran. Bai, hala da. 12:00etan hasi eta 15:00ak bitartean Lameran izango gara. Umeentzako musika eta jolasak izango dira, alde batetik. Dinamika ez sexista dituzten jolasak izango dira. Bestetik, umeak jolasean dauden bitartean gurasoekin izango gara. Jostailu ez sexista gida horretaz baliatuta azalpenak emango [...]
Gose greba egingo du Gu ere Bai plataformak abenduaren 14tik 18ra. Udaletxe aurrean ipiniko duten obretako etxolatzarrean egingo dute baraualdia. Plataformako kide Asier Imazek azaldu duenez, «baraualdian gauden bitartean kalean izan nahi dugu». Horr...
Ariane Isasi gernikarra, hirugarrena izan da Eako Kontzezino Zaldi Lasterketan. Isasik, Asabai zaldiarekin lehiatu du proba eta podiumean sartzea lortu du. Azken urteetan bezala, aurten be, lasterketak antolatu ditu Udalak eta Eako hondartzan zaldiak izan dira protagonista gaur goizean. Antolatzaileek, hiru kanporaketa egin dituzte bildutako hamabi parte-hartzaileekin eta kanporaketa bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalera pasatu dira. Isasi, bigarren postuan sailkatu da kanporaketan eta finalerako txartela lortu du horrela. Finala uduritasunez beterik izan da, eta parte-hartzaileetako bat lurrera erori da zaldiak kontrola galdu ostean. Ez da ezer gertatu hala ere eta antolatzaileak “pozik” azaldu dira. Isasik eta Asabaiek atzealdean hasi dute finala, baina itzuliak eman ahala aurrera egin dute. Egin behar izan dituzten bost itzulietatik bakarra falta zenean, lehenengo bi sailkatuak jarraitzen zituen taldearen buruan jarri dira eta hirugarren postuan sailkatzea lortu dute. 200 euro, garaikurra eta pentsu zakua irabazi dituzte. Lasterketa Eneko Urbieta zumaiarrak irabazi du Iron Star zaldiarekin. Podiumeko bigarren postua, bestalde, Carlos Andres Loaizak eskuratu du Bamberia zaldiarekin. Antolatzaileak “pozik” Antolatzaileak, pozik azaldu dira proba bukatutakoan. Jakinaraz dutenez, “ez da arazo larririk izan, denbora ona izan dugu, jende asko gerturatu da Eara eta momentu on bat pasatzeko aukera izan dute guztiek”. Antolatzaileen ustetan, “egindako esfortsuak merezi izan du”. [...]