Presoen eskubideen aldeko lau eguneko baraualdia hasiko du Gu ere Bai-k martitzenean
Gose greba egingo du Gu ere Bai plataformak abenduaren 14tik 18ra. Udaletxe aurrean ipiniko duten obretako etxolatzarrean egingo dute baraualdia. Plataformako kide Asier Imazek azaldu duenez, «baraualdian gauden bitartean kalean izan nahi dugu». Horr...
Gose greba egingo du Gu ere Bai plataformak abenduaren 14tik 18ra. Udaletxe aurrean ipiniko duten obretako etxolatzarrean egingo dute baraualdia. Plataformako kide Asier Imazek azaldu duenez, «baraualdian gauden bitartean kalean izan nahi dugu». Horrela, beste mota batzuetako jarduerak egiteko aukera izango dutela dio. «baraualdia formatua baino ez da». Edonork parte har dezake, tabernetan dauden zerrendetan izena emanez.
Presoen eskubideen aldeko eztabaidak eta preso politikoen egoerak «kalean behar» duela uste du plataformak, eta Euskal Herrian zabaldu den fase politiko berriak horretarako aukera ematen duela uste du. «Garrantzitsua da akordio politiko berriak eta adostasun berriak lortzen ari direlako, hainbat mailatan. Eta adostasun horretan oinarrituta eman da, adibidez, Gernikako Adierazpena». Era berean, fase politiko berrian eragiteko tresnak sortzen ari direla uste du Gu ere Bai-k. «Hartutako adostasunetan oinarrituta alderdi politikoek eta eragileek ere presoen inguruko hainbat adierazpen egin izan dituzte; Etxerat elkartearen alde edota presoekiko elkartasuna kriminalizatzearen aurka, esaterako». Hala ere, horiek «argazki itxiak» dira herri plataformaren ustez, «pertsona publikoak batzen dituztenak».
Herritarren parte-hartzean eragiteko antolatu dute baraualdia. «Argazki itxi horiei bizitasuna eman nahi diegu, egunerokotasunean gizartean egon daitezen».