Ariane Isasi gernikarra hirugarrena izan da Eako zaldi lasterketan
Ariane Isasi gernikarra, hirugarrena izan da Eako Kontzezino Zaldi Lasterketan. Isasik, Asabai zaldiarekin lehiatu du proba eta podiumean sartzea lortu du. Azken urteetan bezala, aurten be, lasterketak antolatu ditu Udalak eta Eako hondartzan zaldiak izan dira protagonista gaur goizean. Antolatzaileek, hiru kanporaketa egin dituzte bildutako hamabi parte-hartzaileekin eta kanporaketa bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalera pasatu dira. Isasi, bigarren postuan sailkatu da kanporaketan eta finalerako txartela lortu du horrela. Finala uduritasunez beterik izan da, eta parte-hartzaileetako bat lurrera erori da zaldiak kontrola galdu ostean. Ez da ezer gertatu hala ere eta antolatzaileak “pozik” azaldu dira. Isasik eta Asabaiek atzealdean hasi dute finala, baina itzuliak eman ahala aurrera egin dute. Egin behar izan dituzten bost itzulietatik bakarra falta zenean, lehenengo bi sailkatuak jarraitzen zituen taldearen buruan jarri dira eta hirugarren postuan sailkatzea lortu dute. 200 euro, garaikurra eta pentsu zakua irabazi dituzte. Lasterketa Eneko Urbieta zumaiarrak irabazi du Iron Star zaldiarekin. Podiumeko bigarren postua, bestalde, Carlos Andres Loaizak eskuratu du Bamberia zaldiarekin. Antolatzaileak “pozik” Antolatzaileak, pozik azaldu dira proba bukatutakoan. Jakinaraz dutenez, “ez da arazo larririk izan, denbora ona izan dugu, jende asko gerturatu da Eara eta momentu on bat pasatzeko aukera izan dute guztiek”. Antolatzaileen ustetan, “egindako esfortsuak merezi izan du”. [...]
Ariane Isasi gernikarra, hirugarrena izan da Eako Kontzezino Zaldi Lasterketan. Isasik, Asabai zaldiarekin lehiatu du proba eta podiumean sartzea lortu du. Azken urteetan bezala, aurten be, lasterketak antolatu ditu Udalak eta Eako hondartzan zaldiak izan dira protagonista gaur goizean.
Antolatzaileek, hiru kanporaketa egin dituzte bildutako hamabi parte-hartzaileekin eta kanporaketa bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalera pasatu dira. Isasi, bigarren postuan sailkatu da kanporaketan eta finalerako txartela lortu du horrela.
Finala uduritasunez beterik izan da, eta parte-hartzaileetako bat lurrera erori da zaldiak kontrola galdu ostean. Ez da ezer gertatu hala ere eta antolatzaileak “pozik” azaldu dira.
Isasik eta Asabaiek atzealdean hasi dute finala, baina itzuliak eman ahala aurrera egin dute. Egin behar izan dituzten bost itzulietatik bakarra falta zenean, lehenengo bi sailkatuak jarraitzen zituen taldearen buruan jarri dira eta hirugarren postuan sailkatzea lortu dute. 200 euro, garaikurra eta pentsu zakua irabazi dituzte.
Lasterketa Eneko Urbieta zumaiarrak irabazi du Iron Star zaldiarekin. Podiumeko bigarren postua, bestalde, Carlos Andres Loaizak eskuratu du Bamberia zaldiarekin.
Antolatzaileak “pozik”
Antolatzaileak, pozik azaldu dira proba bukatutakoan. Jakinaraz dutenez, “ez da arazo larririk izan, denbora ona izan dugu, jende asko gerturatu da Eara eta momentu on bat pasatzeko aukera izan dute guztiek”. Antolatzaileen ustetan, “egindako esfortsuak merezi izan du”. Datorren urteetan be, lasterketa antolatzen jarraitu nahi dute.
Azaldu dutenez, “jendeak zaldiak ezagutzera iristea eta zaldienganako zaletasuna bultzatzea dira gure helburuak”. Zentzu horretan, “pozik” daude, baina era horretako lasterketak antolatzeak “zailtasunak” ditu.
Zaldi bat mantetzeak eta lekutik mugitzeak kostu bat suposatzen duela argudiatzen dute eta, “dirua” ezinbestekoa da. Beraiek, esaterako, 50 euroko dieta eman dute, parte-hartzaileek garraioa ordaindu ahal izateko.
Podiuma
- Eneko Urbieta (Iron Star): 450 euro, garaikurra, txapela eta pentsu zakua.
- Carlos Andres Loaiza (Bamberia): 300 euri, garaikurra eta pentsu zakua.
- Ariane Isasi (Asabai): 200 euro, garaikurra eta Pentsu zakua.