Nazioarteko ardoak dastatuko dituzte Mendatan
Zapatuan, nazioarteko ardoak dastatzeko aukera izango da Mendatan. Dastaketa 19:00etan hasiko da eta Eleizalde auzoko Artape jatetxean izango da. Izena emateko azkenengo eguna, etzi izango da. Interesatuek, Eleizalde auzoko Idatze Etxean eman beharko dute izena.

Mendatako ardo dastaketa Jon Andoni Rementeria sumilierrak gidatu du eta nazioarteko ardo zuriak eta beltzak izango dira protagonista.
Ardo zurien baitan, Argentinako, Hungriako eta Hegoafrikako xukuak dastatuko dituzte. Ardo beltzen artean, bestalde, Estatu Batuetako, Uruguaiko eta Mexikoko ardoak dastatuko dituzte izena ematen dutenek.