Arturo Aldekoa PPko Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldunak, Errigoitiko Olabarri auzoan biomasa zentral bat eraikitzea “legez kanpokoa” dela salatu du. Jakinarazi duenez, “udalak eta Bioforest Bost enpresak sinatu duten akordioa herriko antolamendu urbanistikoaren aurkakoa da”. Horrela, Ingurumen Baimen Bateratua ez emateko eskatu dio PPko ahaldunak Eusko Jaurlaritzari. Udalak eta Bioforest Bost enpresak, iragan azaroaren 22an sinatu zuten akordioa. Bertan azaltzen denez, “enpresak dirua kantitate handi bat emango dio udalari”. Trukean, Udalak esfortsu handiagoa egingo du baimenak ematerako orduan. Aldekoaren ustez, “alkatea herriko etokizuna kateatzen ari da, arau subsidiarioek onartzen ez duten obra bat eginez”. PPko ahaldunak kritikatu duenez, Errigoitiko alkatearentzat “diru da garrantzitsuena”. “Nondik” datorren eta “zein helbururekin” berdin diola salatu du Aldekoak. Gaineratu legez, “Alkateak, ingurumenaren eta herritarren gainetik dagoela uste du”. Joaquin Iragorri Errigoiti Arrieta Garbi plataformako kideak be, Bioforest Bost enpresak eta Udalak sinatutako akordioak “zentzurik ez” duela uste du. Iragorrirentzat, akordioak biomasa zentrala Malluki industrigunean ez dela sartzen erakusten du. Plataformako kideak azaldu duenez, “hiri antolamendua enpresaren mesedetan aldatuko dute mugarik gabe, herritarrak albo batera utzita”. “Gune ilunak” Aldekoarentzat, gune ilunak “handiagoak” dira egunetik egunera. Aukeratutako tokia txarrena izateaz gain, udal araudiak biomasa zentrala eraikitzeko baimenik ez duela ematen argudiatzen du. PPko ahaldunak, alkatearen jarrera kritikatu du. [...]
Muxikako Udalak autobusa jarriko du herritarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera joateko.Gaurtik aurrera, hilaren 15a arte izango dute izena emateko aukera muxikarrek. Izena emateko Kurtzero auzoko Zubieta-Errota eraikinera gerturatu beharko d...
Morgako Udalak Pertsona nagusien zaintzari buruzko hitzaldiak antolatu ditu. Helburuak, pertsona nagusiak hobeto zaintzen ikastea eta zainzaileek bere burua zaintzen ikastea dira.
Urdaneta Fundazioa izango da aurrerantzean Bermeoko Udalarena den Ortube itsasontziari erabilera emango diona. Birgizarteratze lanak egiten ditu Urdanetak, eta horretarako erabiliko dute ontzia, hain zuzen be. Bermeoko Udalak laster fundazioarekin lan-...
Urtero legez, Eleizalde ikastolak Bermeoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailaren laguntzagaz, Gabonetako postal txapelketa antolatu du, eta etzi da horiek aurkezteko azken eguna. Parte-hartzaileek egindako postalak hiru leku desberdinetan u...
Zapatuan, nazioarteko ardoak dastatzeko aukera izango da Mendatan. Dastaketa 19:00etan hasiko da eta Eleizalde auzoko Artape jatetxean izango da. Izena emateko azkenengo eguna, etzi izango da. Interesatuek, Eleizalde auzoko Idatze Etxean eman beharko dute izena.