Eguena baino lehen aurkeztu behar dira gabonetako postalak
Urtero legez, Eleizalde ikastolak Bermeoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Hezkuntza sailaren laguntzagaz, Gabonetako postal txapelketa antolatu du, eta etzi da horiek aurkezteko azken eguna. Parte-hartzaileek egindako postalak hiru leku desberdinetan u...
Parte-hartzaileek egindako postalak hiru leku desberdinetan utzi ahal izango dira: Gizarte eta Kultura Etxean, Turismo Bulegoan edota Joxe Miel Barandiaran udal liburutegian. Bertan baitaude baita ere parte hartzeko bete behar diren oinarriak.
Adin desberdinak
Ohi legez, modalitate desberdinak izango dira, bost, hain zuzen be: sei urtera arteko umeak, zazpi eta bederatzi urte bitartean dituztenak, hamar eta hamabi urte bitartekoak, hamahiru eta hamasei urte bitartean dituztenak eta hamazazpi urtetik aurrerakoak.
Modalitate bakoitzeko, gainera, bi sari banatuko dituzte. Alde batetik, euskaraz zoriontzeko mezurik onena sarituko dute eta, bestetik, maila artistikoa.
Sariak hilaren 20an
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 20an izango da, 13:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Ondoren, hilaren 31ra arte aurkeztutako postal guztiak ikusgai ipiniko dituzte.